Altzako Gau Beltza

2024, Azaroak 5

gau-beltzajpg

Altzako Gau Beltza

Urtez urte indartuz doa Gau Beltza Euskal Herri osoan eta Altzakoa ere ez da atzean geratu. Itzalitako kalabazak piztu ditugu eta garai batean Euskal Herri osoan ospatzen zen jaia berreskuratu dugu.

Gaur egun naturaren zikloak urrun baditugu ere, oso garrantzitsuak dira edozein kulturatan, baita gurean ere. Udazkenaren erdialdean urteko azken uztak jasotzen dira eta lurrak atseden hartzen du, hil egiten da. Horra hor Gau Beltza. Otsaila hasieran, berriz, lurra esnatzen hasiko da eta guk makilekin lurra astinduz eta koplak abestuz esnatzen lagunduko dugu.

Aurtengo Gau Beltza  17:00etan hasi zen ikastetxeek ekarritako apaingarriak jarriaz eta Haurtxokoak antolatutako jolasekin. 18:00etan txokolatada izan zen eta trikitilariek ingurua alaitzen hasi ziren. 19:00etan hasi zen ekitaldia: Txalapartariak, suzko izakiak malabaristak, zuzeneko musika, dantzariak eta beldurren erreketa izan ziren Plaza Gorrian. Jarraian, antortxen atzetik arimen ibilbidea egin zen hilerri ingurutik. Eta  zezen suzkoak eta Jhony DJ-ak eman zioten jaiari amaiera.

Auzo guztietako Altzatar ugari elkartu ginen Altzagainan eta ilunabar ederra pasatzeko aukera izan genuen denok elkarrekin.

gau-beltza1

Aurten Altza herri ikastetxea, Bizarrain euskara elkartea, Harri Berri-Oleta ikastetxea, Herri Ametsa ikastola eta La Salle-San Luis ikastetxea izan gara antolatzaile nagusiak, baina hainbat eragile eta herritarren laguntza jaso dugu. Asko eskertzen dugu laguntza hori eta sinisten dugu komunitatean eta elkarlanean antolatutako ekimenak direla aberasgarrienak. Talde irekia gara eta nahi duen guztia ongi etorria izango da taldean.

gau_beltza_handia_1

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean