Altzako txokoak Galarzaren postaletan

2026, Urtarrilak 5

galarza-panelaJoan den abenduaren 16tik urtarrilaren 31 arte Altzako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa ikusteko aukera egongo da Tomaseneko sarreran, liburutegiaren ordutegian. Erakusketa honetan ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira. Funtsa hori Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) eta bere seme Carmeloren lanekin osatuta dago.

Funtsa hori XX. mendearen lehen erdiko argazki multzo garrantzitsu bat da eta argazkiak batez ere postal gisa erreproduzitzeko eginak dira. Argazki gehienak kristal gaineko gelatina teknikarekin egina dira. Galarza funtsak 3.000 bat argazki ditu. Argazki multzo osoan Altzako hainbat txoko jasotzen dituzten hogeita hamar bat daude, gehienak Pasaiako badiaren ikuspegien parte direlarik. Horietatik hamalau Altzako Tokiko Bilduman katalogatuta daude (ikus hemen) eta Tomasenen sei ikus daitezke.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean