Altzari maitasun hitzak

2003, 1 de Octubre

Unai Elizasu

Doinua: “Itsasoa laino dago”

Kaixo altza lagun zaharra
Arpegia dezu txarra,
Pausoa ere hain baldarra,
Nun da zenduen indarra,
Baina ez galdu iparra,
Ta ez galdu irriparra,
Baina ez galdu iparra,
Segi lagun altzatarra.

Altzatarra zu zinena
Altzatarra dezu dena,
Gaixotasunik latzena
Hala jarri zaituena,
Ginena eta garena
Eta izan gintezkena,
Ginena eta garena
Izana eta izena.

Herria-auzo beti gudan,
Ta zarena beti dudan,
Zergatikan zaude mugan,
Ez zaite bizi tristuran
Ai zenbat maite zaitudan,
Bai neguan ta bai udan
Ai zenbat maite zaitudan,
Eta gehio maite guran.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Mayo 2024
L M X J V S D
« Abr    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 30 de Abril)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, 30 de Abril)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»
  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, 28 de Abril)
    «Beharrezko iruditzen zait biztanleen bizi baldintzak 3 hobetzeko egiten diren eskabide eta ekintzak aurrera eramatea. Eskerrikasko hortan aritzen zeraten guztioi. ...»
  • Julián Martinez
    (2024, 26 de Abril)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »
  • Antonio Dávila García
    (2024, 19 de Abril)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»

etiquetas


En la red