Etiketaren izena: barrutia

Altzako antzinako udalerria: kolonialismoa, autonomia eta independentzia

2026, Otsailak 9

udala

Antxon Alfaro

Izenburu horrekin, 1978an, Altzako auzo-elkarteek artikulu bat argitaratu zuten Hauzolan aldizkarian. Aldizkari hau Gipuzkoako Auzo Elkarteek instituzionalizazioaren alde antolatutako gogoeta-hamabostaldi baten emaitza izan zen. Jardunaldiak urte hartako ekainaren 24tik uztailaren 7ra bitartean egin ziren, diktaduraren amaierak eta hurrengo urteko lehen udal hauteskunde demokratikoen hurbiltasunak markatutako testuinguru batean.

Hauzolan aldizkariko artikuluek modu sintetikoan jorratzen zituzten orduan Gipuzkoako herri eta auzoei eragiten zizkieten arazo nagusiak: pobrezia-pentsioak, ikastetxerik eza, hirigintza desordenatua, osasuna, besteak beste. Testu honekin batera doazen irudietako batzuk argitalpen hartatik datoz, eta garaiko errealitate sozialaren lekukotasun grafiko gisa balio dute.   (gehiago…)  »  

Donostiako Udalak bizkarra ematen dio Ekialdeko Barrutiari

2026, Otsailak 4

barrutia-a6-gaur-egun

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Heldu den ekainean 8 urte beteko dira Ekialdeko Barrutia martxan jarri zenetik. Batzarrean parte hartzen dugun elkarteek zortzi urteko etengabeko lana egin dugu, eta denbora horretan gure lana, gure balorazioak -positiboak eta negatiboak- eta, batez ere, Barrutiaren funtzionamendua hobetzeko gure proposamenak jendaurrean ezagutarazten saiatu gara. Gogoeta horiek Altzako Historia Mintegiaren Estibaus aldizkari digitalean daude dokumentatuta, eta horietako batzuk hemen irakur daitezke.

Komunikazio ahalegin hori bera egin dugu barne mailan. Etengabe eta sistematikoki adierazi ditugu ahuleziak, indarguneak eta hobekuntza posibleak, bai gaur egun aktibo dauden zazpi lantaldeetan, bai Barrutiko Batzordeak bi hilero egiten dituen bileretan, eta bai urteroko Batzar Nagusietan. Gure parte-hartzea aktiboa, zorrotza eta eraikitzailea izan da beti. Hori guztia ofizialki jasota dago akta publikoetan eta hainbat dokumentu instituzionaletan, hala nola Partaidetza Departamentuaren ebaluazioan eta Barrutiko Plan Estrategikoan. Hala ere, modu esanguratsuan, ez dira publiko egin.   (gehiago…)  »  

Frankismoan errepresaliatutako emakumeei buruzko testigantzak eta informazioa bilaketa

2025, Urriak 15

kartela

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Emakumeen memoria historikoa isiltasunetik berreskuratzeko asmoz, Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera bultzatu ditu, besteak beste, duela bi urte Herreran atril bat jartzea emakume milizianoen omenez. Horiei buruzko informazioa Altzako Historia Mintegiak egindako ikerketa- eta hedapen-lanari esker lortu genuen, eta Euskal Giroa Elkartearen laguntza ere izan genuen ekitaldia antolatzeko.

Iaz, Herrera K.E.ren laguntzarekin eta Ione Zuloaga egilearen eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, aurkeztu genuen “Errepresio franquista jasan zuten emakumeak 1936-1945. Gipuzkoako kasua” izeneko ikerketa.

Aurten, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Aranzadirekin lankidetzan, frankismoan zehar Ekialdeko Barrutian errepresaliatuak izan ziren emakumeei buruzko testigantzak eta ahozko informazioa bilatzen dugu. Lesbiana, gay, trans, trabesti eta abarren errepresio-esperientziak ere bilduko dira.   (gehiago…)  »  

80 metro historiaz: Nexgraff-en horma-irudiaren aurkezpena Tomasenen

horma-irudiaren-ondoan

Igande goizean, Tomasenen giro polit batean 40 lagun bildu ginen Nexgraff artistak Harri Berri haur eskolaren sarreran margotu duen horma-irudiaren aurkezpenean. Hasieran Bizarrain euskara elkarteko Butxek hitza hartu zuen ekimenaren nondik norakoa azaltzeko. Segidan, Nextorrek atzean dagoen sorkuntza-prozesua nolakoa izan zen eta nola gauzatu zen partekatu zuen: hasierako zirriborroetatik hasita, kolore-aukeretatik, Altzaren historiaren sei aro nagusiak nola islatu zituen azalduz. Gauzatze lanean Aitor eta Santiren laguntza izan du, aurkezpenean bertan egon zirenak. Bere azalpenak argitasun berezia eman zion lana ulertzeko, eta han bildutakook artista baten sortze-prozesuaren lekuko izateko aukera izan genuen.   (gehiago…)  »  

Altzako [Historiaren] pasealekuan margotutako muralaren aurkezpena

2025, Irailak 21

b6-gaur-egun

Gure eguneroko espazio batean 80 metroko koloretako historia bisual berri bat agertu da. Gure iraganaz hitz egiten du eta Harri Berri haur hezkuntzako eskolaren ondoan dago, Altzako pasealekuan, orain “Altzako Historiaren Pasealeku” bihurtuta.  Nexgraff kale artistak pintzelarekin margotutako kronologia hau horma bateko dekorazio hutsa baino gehiago da; gure erroen, gure nortasunaren eta gure bidaia kolektiboaren isla ere bada.   (gehiago…)  »  

Altzako Herriko Etxea: iragana, oraina… eta ETORKIZUNA???

2025, Uztailak 18

img-20250222-wa00001Joan den maiatzaren 26an Ekialdeko Barrutiko Batzarra bildu zen eta, besteak beste, Historia eta Memoria lantaldeak aurkeztutako Altzako udaletxeari beste erabilera bat emateko erabaki-proposamena onartu zen.

Hona hemen onartutako proposamenaren testua:

Altzako udaletxearen eraikina hutsa eta erabilerarik gabe dago duela urtebete baino lehenagotik. Iaz ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk eraikinaren erabilera finkatze aldera parte hartze prozesu bat burutzeko ideaia plazaratu zuen. Ideia hori bertan behera geratu zen Udal gobernuaren ezezkoa medio. Irisgarritasun arazoak medio, eraikinaren erabilera oso mugatua dagoela izan zen argudioa.

Urtebete baino gehiago igaro da, eta oraindik ez dago eraikinari erabilera emateko planteamendurik Udal gobernuaren aldetik.   (gehiago…)  »  

Aranzadiren “Oroimen historikoa Altza (1936-1958)” txostena

2025, Martxoak 11

donostia-1936-altza

Joan den otsailaren 22an, “Altza 1931-1936: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egin genuen, bertaratutako jende askorekin eta giro ezin hobean. Dokumentala Altzako azken udalbatza hautetsiari aitortza egiteko egitasmoaren barruan taxutu da, hari eskaini zitzaion 2021eko irailaren 11n egindako ekitaldiarekin batera.

Ekitaldiaz eta dokumentalaz gain, Barrutiak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatu zion Gerra Zibilean eta lehen frankismoan Altzan gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzeko eta ezagutarazteko.   (gehiago…)  »  

“Altza 1931-1937: ilusio galduen kronika”

2025, Otsailak 7

azala

Ekialde Barrutiko Memoria eta Historia Lantaldea

Datorren otsailaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan, Nao Etxea Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egingo dugu. Dokumental labur bat da, Ekialdeko Barrutiko Historia eta Memoria lantaldearen ekimenez egina, 2021eko irailaren 11n, Altzako udaletxe zaharrean, eta Bigarren Errepublika ekarri zuten udal hauteskundeetatik aurrera eratutako udalbatzari eskaini zitzaion aitortzaren egitarauaren barruan dago. Dokumentala euskaraz egina dago eta gaztelaniazko azpitituluak dauzka.

Dokumental laburra egiteaz gain, Gerra Zibileko biktima altzatarrei buruzko txostena egiteko enkargua eman zitzaion Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta altzatarren udaletxeko osoko bilkuren aretoko altzariak zaharberritzearekin amaitu zen.   (gehiago…)  »  

Ondare historikoa eta Plan Orokor berria: Gabeziak eta irtenbideak

2025, Urtarrilak 17

ikuspegiaOrain arteko Plan Orokorrek, eta honi lotutako dokumentuek, bat bestearen segidan Altzaren ondare historikoaren etenik gabeko degradazioa eta desagerpena ekarri dute. Ondare historikoa herrien eta auzoen identitatearen ezinbesteko osagaiak dira, Planak egin dituztenek badakite hori, “Kultura-ondarea, hiri honi nortasuna emanten dion elementua da” eta “gizarte-lotura zein gizarte-kohesioko loturak sendotzeko gaitasuna du” diote, baina Altzari buruz planeatzen dutenean haren historiaz edo nortasunaz hitz egiten duen edozein elementu zokoratu eta eraikitzeko lursailak baino ez dituzte ikusten. Ez da balio-judizioa, egitate bat egiaztatzea baizik.

Gabeziak

Ikus dezagun Plan Orokorraren aurrerapenak jasotzen duena:

  (gehiago…)  »  

Donostiako Plan Orokorrarren Aurrerakin honi, ez!

2024, Abenduak 11

konzentrazioa-abenduak-15

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Hurrengo 15 urteetarako gure etorkizuna jokoan dago. Ekialdeko Barrutiko elkarteek, bakoitzak jarduten duen arlo eta eremutik, dauden gabeziak eta irtenbideak aztertu ditu (txostenak deskargatzeko hemen) eta, denen artean, Donostiako Plan Orokorraren aurrerakinari behean irakur dezakezuen iradokizuna egin dio, Ekialdeko Barrutirako desorekatua eta jasanezina delako.

Iradokizunak hogei elkarteen sinadura darama, eta auzokideei sinadura biltzeko deialdia egiten dizuegu. Sinatzeko klik egin hemen.

Horrekin batera, igande honetarako, abenduak 15, 12:30ean, Harria parkean konzentrazio bat egingo da Plan Orokorraren Aurrerakin horri ez! esateko.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»
  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»
  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »

etiketak


Sarean