Etiketaren izena: Bidebieta

Domingo de Arnaobidaori emandako lizentzia hiru esklabo beltz eramateko Ameriketara (1537)

2025, Azaroak 7

(Arg.: San Telmo Museoa, 1935)

Arnaobidao (San Telmo Museoa, 1935)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Indiako Artxibo Orokorrean jarraian komentatzea merezi duen dokumentu hau aurkitu dugu: 1537ko Errege Zedula bat, non Domingo de Arnao Bidaori -Donostiako bizilagun eta Arnaobidao oinetxe altzatarraren jauna izandakoa- Ameriketara hiru esklabo beltzekin batera joateko baimena ematen zion, Koroak bere kolonietara bidaiatzeko garatu zuen lizentzia sistemaren adibide tipikoa.

1492an kontinente berri bat aurkitu ondoren, Espainiako monarkiak sistema administratibo bat ezarri zuen Indietara emigratzeko eta kolonizazioan parte hartzeko. Baldintza legal eta administratibo zorrotzak ezarri zituen: odol garbitasuna frogatu behar zen, deskribapen fisikoa eman faltsutzeak ekiditeko, bere familiarekin bidaiatu behar zen edo, bestela, baimen berezia lortu, eta izapideak Sevillako Kontratazio Etxearen bidez egin behar ziren. Arauak zorrotzak izan arren, legez kanpoko emigrazioa zerbait arrunta izan zen.   (gehiago…)  »  

Contadores fabrikaren memoria Irati Gorostidi zinemagilearen eskutik

2024, Otsailak 8

2023-contadoresDatorren otsailaren 17an, larunbata, Irati Gorostidi zinemagilearekin Contadores fabrikaren memoriaren inguruan ekitaldi bat antolatu du Bidebietako Kontadores zentroak.

Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, eta Kontadores zentrotik paseo bat emanez Contadores fabrika zegoen tokiraino joango da, Iratik, Fernando eta Koro langileek eta Altzako Historia Mintegiko kideek gidatuta. Paseoa fabrikaren historia berrosatzeko saioa bat izango da, irudiak, datuak eta esperientziak partekatuz.

Zentrora itzuli ondoren, 7etan, Irati Gorostidiren “Contadores” film laburra proiektatuko da eta, segidan, fabrikako langile ohiekin tertulia bat egongo da.   (gehiago…)  »  

Jane’s Walk Bidebieta

2023, Apirilak 30

janes-walk-2023-kartelaMaiatzeko lehen asteburuan, Jane Jacobs (1916-2006) hirigile eta intelektualaren jaiotzarekin batera eta bere pentsamenduan oinarrituta, 500 ibilaldi baino gehiago antolatzen dira mundu osoan zehar. Jane ’s Walk Donostiak hamaika urte daramatza hirian zehar ibilaldi hauek antolatzen, eta 2014an haiekin elkarlanean aritu ginen Altzan zehar ibilaldi bat egiteko. Aurten ere beste bat egingo dugu, oraingo honetan Bidebieta auzoan barrena. Denok zaudete gonbidatuta.   (gehiago…)  »  

Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.   (gehiago…)  »  

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Bidebietan

2021, Azaroak 30

gonbidapena-irudia2

Datorren abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, Altza 2022 egutegiaren aurkezpena izango da Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Oraingo honetan, urte berrian zehar gure ondoan edukiko ditugun hormako eta poltsikoko egutegiek Bidebieta auzoko 60ko eta 70eko hamarkadetako irudiak eramango dituzte.

  (gehiago…)  »  

Dokumentuen transkripzioak

2020, Ekainak 5

bentagoya-bentabea

Herrerrako hondartza (1860)

Dokumentu historikoak transkribatzeak kaligrafia bakoitzaren berezitasunen atzean ezkutatuta diruditen datuen irakurketa eta prozesamendua errazten du. Ezinbesteko lana da azterketari eta ezagutzari ateak irekitzeko. Altzako baserrien azterketa historikoaren kasu zehatzari dagokionez, Patxi Lazcano Sorzabal dokumentuak bilatzen eta transkribatzen egiten ari den lanarekin kontatzen dugu gure artean. Orain arte laurogei dokumentu baino gehiago transkribatu ditu, eta dagoeneko eskuragarri daude Altzako Tokiko Bilduman, originalekin batera.   (gehiago…)  »  

Bidebietako janari-denden mapa bat

2017, Abenduak 31

captura-de-pantalla-2017-12-12-193736
Udaberri aldean Mapa alimentario izeneko aktibitatean parte hartu genuen. Tabakalerako hezkuntza sailak bultzatuta, elikagaien ekoizpena eta banaketa mapa historikoen eta egungoen laguntzaz gure inguruan ezagutu duten bilakaerari buruz hausnartzea zen helburu nagusia. Jorratutako arloetako bat sektore horren denda txikiei buruzkoa izan zen, gure auzoen bizitzan hain garrantzi handia eduki zuen eta oraindik daukan sektorea.

XX. mende erdialdean hirigintzak ezagututako garapen handia baino lehenagoko garaia dokumentatzeko Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun merkataritza urtekariak erabili ditugu, Altza bere osotasunean zehaztasun handiz informazioa lortuz. Garai gertuagoak dokumentatzeko, ordea, zailtasunak handitzen dira. Izan ere, 60. hamarkadan eta segidakoetan auzoak ugaritu eta handitu egin dira hazkunde demografikoarekin batera, eta, horregatik, soilik auzo bat, Bidebieta, gertutik ezagutzeko erabakia hartu genuen, auzo honen berezko nortasun eta ezaugarriak ez baitira oztopo gure inguruko gainontzeko auzoetara estrapolatzeko.   (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 21

bidebietabaju

Ulia-Mendiolapean finkaturik dagoen auzoan zehar ibilaldia egitea erakargarria delakoan gaude. Horri gehitu behar zaio Pasaiako portuarekin muga egiten duen auzoa dela, Altzako herrian bere sustraiak dituen eremua dela, eta iraganean baserri eremu adierazgarria izan zela. Gainera, Kontadores Gazte Zentroak eta Altzako Historia Mintegiak 2017ko maiatzaren 20rako antolatu duten ibilaldian, auzoan bizitako jendearekin berriketan aritzeko aukera eta euren oroitzapenak entzuteko tartea izango dugula ere aipatu nahi dugu; ibilaldian zehazturik ageri diren geldiuneetan horiek esanahiez beteko dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea izango dugu. Beraz, atzera bota ezin duzun gonbidapen baten aurrean zaude.   (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 8

kartelabidebietaibilaldiaona-1

Datorren maiatzaren 20an, larunbata, pasealdi bat egingo dugu Bidebietan barrena. Auzoko lehengo eta oraingo bizilagunez lagundurik bidean aurkituko ditugun interesguneak haien oroipenez eta bizipenez jantziko dira. Kontadores Gaztelekua eta Altzako Historia Mintegiaren proposamen bat da eta Olatu Talka egitarauaren barnean dago. Bide ugari daude Bidebietan, eta guk bat aukeratu dugu. Hurrengo sarrera batean zehaztasun handiagoz azalduko dizuegu; bitartean, hauek dira interesguneen zerrenda: 1. Kontadores, 2. Portua, 3. Gomistegi baserria, 4. Mogambo, 5. ur-biltegiak, 6. “Ikastetxe Horia”, 7.  12 Blokea, 8. Guardaplata, 9. “autobuseroen etxebizitzak”, 10. aurreneko parrokia, 11. “Tiro Nazionala”, 12. tunela, 13. 4 Blokea,  14. Bidebieta Elkartea, 15. parkea, 16. Moneta baserria, 17. “bankarien etxebizitzak”, 18. merkatalguneak, 19. Erretiratuen Elkartea, 20. Contadoresko urbanizazioa, 21. La Asunción Ikastetxea, 22. Gaiztarro, 23. guardaren etxea, 24. antzinako untziralekua.   (gehiago…)  »  

Ana Mª Artazkoz, Albako dukea eta Bidebieta

2016, Maiatzak 18

Bidebieta (Argazkia: Ignacio Gaiztarro)

Bidebieta (Argazkia: I. Gaiztarro)

Iñigo Landa

Denbora batean, adinekoak lekuko, Gaiztarroren orubea Artazkone izenarekin ezagutzen zuten herreratarrek. Bi izen horiek, Artazkone zein Gaiztarro, Bidebieta palazioak eduki dituen bi jabeen abizenei lotuak daude. Izan ere, Javier Artazkozek 1888. urte aldean, Herrerako txoko honetan zeuden etxeak eta lursailak erosi eta bildu ondoren, palazio bat eraiki zuen orube horretan eta “Bidebieta” izena jarri zion. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean