Etiketaren izena: Txangoak

Udaberrian egindako jardueren irudiak

2019, Ekainak 20

20190523-016-55-fuerte-de-santa-barbaraOso pozik gaude udaberri honetan burututako jarduerekin, bai landu diren edukiengatik eta baita egon den giroagatik, segidan ikus ditzakezuen argazki multzoek erakusten duten bezalaxe.   (gehiago…)  »  

Naturaldiaren erreportajeak

2018, Ekainak 2

20180601_181705Joan den maiatzaren 25ean Tomasenen egindako Rallyaren sari banaketarekin amaitu zen aurtengo Naturaldia.

Hona hemen egindako hainbat jardueren argazki erreportajeak:

  (gehiago…)  »  

Datozen jarduerak

2018, Martxoak 23

MirakruzJarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:

  • Apirilak 21: La Asunción (Mirakruz) komentua barrutik ezagutzeko bisita. Goizeko 10:00etan sarrera nagusian. Ordubeteko bisita mojen eskutik. Bisitari kopuru mugatua. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena 649 496 607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz.
  • Apirilak 26: +55  Altzatik abiatutako ibilbideak: Casares-Molinao-Txipres-Kutarro-Bizarain-Garbera. Irteera Casares Kultur Etxetik 09:00etan.
  • Maiatzak 5-20: Altzako VI. Naturaldia.
  • Maiatzak 5: Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik. Marko Sierrak gidatuta. Mendian ibiltzeko prestatua joan behar da. Irteera Casaresetik 08:00etan partaideen autoetan. Maiatzaren 2a baino lehen izena eman behar da AHMren telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez.
  • Ekainak 16: Txingurri hor dago! Destapando Txingurri. Ura mintzagai hartuz paseo bat Herreran barrena bizilagunen eskutik. Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores-Gazteriakin elkar lanean. Izena eman 943 45 35 26 telefonoan edo  cristinaenea@donostia.eus helbidean.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.

altzabasoa-elurpean-20180107

Altzabasoa (Marko Sierra, 2018-01-07)

Altzako IV. Naturaldia

2016, Martxoak 23

tarjetoia1

Irudia: Antonio Valencia

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Altzako Naturaren III. Astea

2015, Apirilak 19

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Argazkia/Foto: Txema Mendiri

Natur Astea Altzako Historia Mintegiak, Casares- Tomasene Kultur Etxeak eta Plus 55-ek antolatu dute. Aurten, martxoaren 7ko “Altzako Naturan barrena Argazki Rally-an” aurkeztu zirenen artean hautatutako argazkien erakusketa, hitzaldia eta ibilaldia izango ditugu. 2014ko habi-kutxen tailerrari jarraipena emanez, eta Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik, hegaztiak identifikatu eta eraztunak jartzeko haur tailerra izango da, 6 urtetik aurrerako haurrentzat eta heldu baten laguntzaz.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Janen Ibilaldiak Altzan

2014, Maiatzak 1

jacobsLarunbata honetan “Janen Ibilaldiak” izeneko jardueran parte hartuko dugu, Impact Hub kolektiboak antolaturik. Jarduera hau mundu osoan egun hauetan bertan egiten da Jane Jacobs pentsalari eta ekintzaile amerikarra gogoratuz.

Jane Jacobsek hainbat hirigintza proiektuen aurka idatzi zuen eta hiritarren ekimenak antolatu zituen, izan ere, proiektu horiek, itxuraz hiritar inguru biziak sortzeko pentsatuta bazeuden ere, errealitatean alderantzizko eragina baitzuten. Jacobsen idatzietan garrantzi berezia ematen zaio kaleko espaloiari, -hiritar bizitza sortzaile gisa-, eta baita eraikitako eraikinak eraberritzeak eta berrerabiltzeak zuen garrantziari ere.

  (gehiago…)  »  

Altzako bigarren Natur Astea martxan

2014, Martxoak 31

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Iazko Natur Asteak utzitako zapore onak bultzatuta aurten ere Natur Aste berri bat antolatzeari ekin diogu Casares-Tomasene kultur etxearekin batera.

Gosegarri gisa, larunbatean, apirilak 5, joan den hilean eguraldiagatik bertan behera utzitako Mendiolako ibilaldia egingo dugu, Marko Sierraren eskutik (Mirakruz gaina, 9:30). Hiru orduko ibilbide honetan, harria, ura, landaretza eta fauna izango ditugu protagonistak.

Eta astelehenean, “Uliako hegaztiak” erakusketa zabalduko dugu Tomasenen. Larunbatera arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko 5etatik 8etara. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztu dute. Astelehenean bertan, Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideek erakusketaren bisita gidatua egingo dute arratsaldeko 7:30etik aurrera.

  (gehiago…)  »  

Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

  (gehiago…)  »  

Udaberria txori artean

2013, Maiatzak 1

Pili Lázaro

karnaba

Karnaba Molinaon. Antonio Valencia

Aurreko urtean enarei buruz idatzi nuen, urtero Altzara etortzen zirela eta nola bere betiko kabiak aurkitzen zituzten mila eta mila kilometro egin ondoren. Oraindik ez dira etorri, desbideratu ote dira? Zorionez, ez dira alde honetara etortzen diren txori bakarrak. Lehengo larunbatean Mikel Olano basozainaren eskutik ikusi eta entzun genuen hainbeste txori espezie ezberdin ezin genuela sinistu.

Taldean bildu ginenean Altzakoa ez zen batek komentatu zuen: “Hemen Altzan, hainbeste etxeekin, non daude txoriak? Zuhaitzak ez badaude, non egon daitezke txoriak?” Eta bai sorpresa! Arriberrin bertan entzun genituen lehenengo kantuak, eta pixka bat aurrerago  Mikelek gutxi gora behera hamar txori desberdinak identifikatu zituen aldi berean kantari: txepetxak, xoxoak, txantxangorriak, buztangorriak, kazkabeltzak, errekatxindorrak, karnabak, txirriskilak, txorrua… Batzuk kabia egiten ari ziren, beste batzuk zuhaitz batetik bestera elkarri erantzuten. Oso harrigarria! Bost minuturo berriro gelditu ginen. Molinaoko jeitsieran buztanzuri bat ikusi genuen, emigratzen ari zena eta geldiune bat egiten gure lurretan. Molinao errekaren ondoan garrapoa ikusi genuen enborretik gora eta behera. Horrela bide osoan, bueltatu behar izan genuen arte.

Oraindik txoriak gure inguruan bizi dira, gure bizimodura egokitu dira eta oso urrutira joan gabe, kotxea alde batean utzita, paseo bat emanez, begiak eta belarriak prest, oso experientzia zoragarria eta lasaiak bizi ditzakegu.

Hitzaldi eta irteera batekin hasiko da Natur Astea

2013, Apirilak 8

coccinella-septempunctata

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak egitarau oparoa osatu dugu apirilak 11tik 20ra bitartera naturari begirada bat eskaintzeko. Esteka honetan eskura dezakezue Natur Astearen egitaraua.

Antolatutako lehenengo jarduera AltzaNatura deituriko hitzaldia da, Herrerako EPAn apirilaren 11n, ostegunean 17.30ean ospatuko dena. Marko Sierraren eskutik, Altzako geologia, iraganeko paisaia nolakoa zen, gaur egungo habitat ezberdinak eta gurekin batera bizi diren landare eta animaliak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo zaio Herrerako EPAn (Auzotegi) apirilaren 8tik ikusgai egongo den AltzaNatura erakusketara. Bertan, iaz elaboratu genituen panel informatiboak egongo dira ikusgai, Altzako ingurune naturalaren eta Molinaoko naturgune interesgarriaren interpretazioa eskaintzen dutena.

Larunbatean apirilak 13, mendiko botak jantzi eta gurekin batera Molinao errekatik zehar ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Casares Kultur etxetik 9.30ean abiatuko gara eta oraingoan ibaiertzeko ekosistema ezagutzeaz gainera, erreka garbituko dugu kutsatzen duten zaborrak jasoz. Urgardeneko kideak ere parte hartuko dute ekintza honetan eta Gipuzkoako ibaiak garbitzen duten esperientzia gurekin partekatzeko aukera izango dugu.

Errekaren garbiketa ostean, Molinao parkeko aisialdi gunean hamaiketakoa egin eta 27 haltza landatzeko asmoa dugu.

molinao-erreka

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean