Altzaren natur ondarea, ikergai
Udaberria heldu da eta atzean geratu dira hotza eta iluntasuna. Jendeak bideak eta pasealekuak hartu ditu eta inguratzen gaituen naturaz gozatzeko parada ezin hobea dauka, bost zentzumenez. Antzinatik gizakiak moldatu egin du Altzako lurraldea bere beharretara, baina horrek ez du eragotzi, ez baserri giroan ezta kaletarrean ere, naturarekiko harreman estua edukitzeko, urarekin, landareekin, hegaztiekin… Harreman estu horrek arrasto sakonak utzi ditu altzatarren biografian eta bere isla ere utzi du idazle zein ikerlarien lanetan, “Altza, Hautsa Kenduz”-en ikus daitekeen bezala.
Altzako Historia Mintegiak, bere aldetik, gai honen ikuspegi orokor bat edukitzeko beharra ikusi du eta, horregatik, injineru agronomoa eta Haritzalde ekologi taldearen partaidea den Marko Sierra-rengana jo du Altzako lurraldean dauzkagun habitatak deskribatu eta kokatzeko. Azterketa honek “Aniztasun biologikoa Altzan” izenburua izango du eta aurki amaituta egongo da. AHMk azterketari ahal den hedapen handiena ematen saiatuko da, altzatarrek daukagun natur ondarearen ezagutza eta gozamena handitzearren.
Kaskabeltzaren kantua Martillunen.
Natur Zientziekin lotutako artikuluak “Altza, Hautsa Kenduz”-en:
- VIERA, Luis I.: Geología del término de Altza. AHK-IV (1997); 75-80
- GARMENDIA, Larraitz. Ecologistas sin fronteras. AHK-V (1999) 221-230
- LIZARAZU, Juan Carlos; BENITO, Arantza. “Azterkosta 2000″: Último estudio medioambiental del siglo XX. AHK-VI (2001); 163-181
- MARTÍNEZ, Julián; ADARRAGA, Idoia. Vida marina en la costa de Ulía. AHK-VIII (2005); 9-29