Etiketaren izena: emakumea

Altzako emakumeen elkarteak: Emakumeen Astea

2026, Martxoak 2

emakumeen-astea

Antxon Alfaro

Joan den mendeko 70eko eta 80ko hamarkadak aktibismo sozial handiko urteak izan ziren. Elkarte ugari sortu ziren: kirol klubak, auzo elkarteak, elkarte gastronomikoak, gazte zentroak, aisialdi taldeak… Baina baita gaur egun ezagutzen ditugun emakume elkarteak ere -Ostadar, Uztai Belar, Elkarte Berri-. Aste honetan zehar Emakumeen 41. Astea ospatzen ari dira.

Lau hamarkada hauetan zehar, hiru elkarteek lan handia eta etengabea egin dute, auzoko bizitzan aztarna sakona utziz. Hasieratik hainbat tailer eta ikastaro jarri zituzten martxan, eta beren dantza taldeak sortu zituzten; talde horiekin urtez urte parte hartu dute Emakumeen Astean eta auzoko beste hainbat ekitalditan. Lehen urteetan jostun-kooperatiba bat ere bultzatu zuten, animatzen zituen espiritu ekintzaile eta solidarioaren isla. Baina haien jarduera formatiboa eta ludikoa baino askoz haratago joan da: hitzaldiak, antzerki emanaldiak, zinema emanaldiak eta bideo-forumak, erakusketak eta solasaldiak antolatu dituzte, betiere berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea ardatz hartuta.   (gehiago…)  »  

Frankismoan errepresaliatutako emakumeei buruzko testigantzak eta informazioa bilatzea

2025, Urriak 15

kartela

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Emakumeen memoria historikoa isiltasunetik berreskuratzeko asmoz, Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera bultzatu ditu, besteak beste, duela bi urte Herreran atril bat jartzea emakume milizianoen omenez. Horiei buruzko informazioa Altzako Historia Mintegiak egindako ikerketa- eta hedapen-lanari esker lortu genuen, eta Euskal Giroa Elkartearen laguntza ere izan genuen ekitaldia antolatzeko.

Iaz, Herrera K.E.ren laguntzarekin eta Ione Zuloaga egilearen eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, aurkeztu genuen “Errepresio franquista jasan zuten emakumeak 1936-1945. Gipuzkoako kasua” izeneko ikerketa.

Aurten, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Aranzadirekin lankidetzan, frankismoan zehar Ekialdeko Barrutian errepresaliatuak izan ziren emakumeei buruzko testigantzak eta ahozko informazioa bilatzen dugu. Lesbiana, gay, trans, trabesti eta abarren errepresio-esperientziak ere bilduko dira.   (gehiago…)  »  

Errepresio frankista jasan zuten emakumeak (1936-1945)

2024, Urriak 15

zuloaga

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Datorren urriaren 28an, 18:30ean, Herrera K.E.n(San Luis plaza), Ione Zuloaga Muxika historialariak hitzaldia eskeiniko du  ”1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua” gaiaren inguruan.

Bigarren Errepublika eta gerra garaiko emakumeen egoera, errepresioaren arrazoiak, ondorioak eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera emango digu hitzaldiak. Donostian gertatutakoak eta bereziki Ekialde Barrutiko kasuak aipatuko dira bertakoen bizipen eta errealitateei ahotsa emateko asmoz.   (gehiago…)  »  

Omenaldien eguna: Emakume milizianoak eta bolariak

2024, Martxoak 20

Flores depositadas por la familia de Ascensión Olmedo

Euskal Giroa elkartea

Martxoak 17, igandea. Omenaldien eguna. Emakume milizianoak eta bolariak. Egun polita izan da Herreran. Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak, Berdintasun zinegotzigoarekin lankidetzan, bi elkargune dituen ibilbide bat prestatu du: Herrerako bolatokia, Arrubiko zelaian, eta Gerra Zibilean Antxoko, Trintxerpeko eta Altzako emakume Milizianoen taldearen omenezko atrila, Jose Elosegi hiribidearen 127 zenbakiaren parean kokatuta, Pasaiarekiko mugan.

Aitorpen historikoa egiteko ekitaldi honetara ez dira falta izan omenduriko emakumeen hainbat belaunaldietako senideak. Antolatzaileen testu ofizialen ondoren, M. Jesus Intxausti bolatokian, eta Pilar de la Serna Olmedo eta Bitxori Santamarina Castro entzun genituen hunkituak eta, aldi berean, han geunden guztiak hunkitu egin gintuzten.

(Argazkian, Ascensión Olmedoren familiak utzitako loreak)

  (gehiago…)  »  

Altzako emakume milizianoak

2024, Martxoak 8

emakume-milizianoak1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Martxoaren 17an hiru atril inauguratuko ditugu emakumeen kolektibo batzuen omenez: Herrerako bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxistatik bizirik atera zirenak. Jarduera eguerdiko 12etan hasiko da Herrerako bolarien atrilean, Arrobitxulo parkean, eta bertan bolari aintzindariek parte hartuko dute.

Ondoren, Altzako emakume milizianoen atrileraino joango gara, Herrerako topoaren geltokiaren ondora, eta han Juanita Santamarinaren iloba batek hitz batzuk esango ditu. Atrilean jasotako testuak honela dio:
(Testua entzun: “Altzako emakume milizianoak“)

  (gehiago…)  »  

Sagardo Egun feminista

2023, Urriak 22

izengabea1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Gaur egun Ekialdeko Barrutia hartzen duten eremuak sagarrondo ugariz beteta egon dira historikoki.

Bere baserri asko, gaur egun desagertuak, sagardoa ekoizteko tokiak izan dira, familiaren autokontsumorako eta baita salmentarako ere.

Baserri horietako batzuk sagardotegiak izan ziren, non emakumeek ukondoz ukondo lan egiten zuten gizonekin, uzta jaso eta lekuz aldatu, sagardoaren zukua tolarean egin, saldu, zerbitzatu…   (gehiago…)  »  

A25: Aurten ere indarkeria matxisten aurka

2022, Abenduak 13

Bideoa

Bideoa

A25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Ekialde Barrutiko Jabekuntza Eskolaren baitan, Berdintasun Taldeak indarkeria matxistak salatzeko ekitaldi artistiko bat antolatu zuen joan den azaroaren 18an, Harria parkean, bigarren urtez jarraian.

Aurten Intxaurrondo Berri Elkarteak “Hitz egin dezagun indarkeriaz” hitzaldia antolatu zuen, hilaren 24an, Intxaurrondoko Kultur Etxean.   (gehiago…)  »  

Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa

2022, Martxoak 16

martxoak-13

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea, Emakumeak eta Hiria Foroa, Berdintasun Saila

Pasa den igandean, martxoak 13, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta emakumeek egindako ekarpenak aitortzeko eta ezagutarazteko ekitaldi bat antolatu zen Bidebietako Gloria Fuertes pasabidean. Orain arte egindako lanaren ildotik (leku publikoei emakumeen izenak emanez, emakumeek egindako ekarpenak ezaugutaraziz atrilak kokatuz…), aurten hiru atril berri jarri dira, bi Bidebietan, Dolores Ibarruri politikariari eta Gloria Fuertes idazleari eskainiak, eta beste bat Bizenta Mogel idazleari Intxaurrodon.

Oraingoan, atril horiek inauguratzeko, bertsoak eta dantzak uztartzen dituen ekitaldi artistikoa hau prestatu da Showtime Dantza Elkarteko dantzarien eskutik.   (gehiago…)  »  

Juanatxone baserria eta dontzeila pobre umezurtzentzako doteak

2022, Martxoak 9

juanatxone-20191

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Juanatxone Molinaoko baserri xume bat da, eta XVI. mendearen amaieratik dugu haren berri. Bere historiak berezitasun bat du: bi mendez baino gehiagoz, eta 1653an jabeak, Juan de Layda Villaviciosa Inkisizioaren komisarioak egindako testamentu-xedapen baten bidez, baserriak sortutako errentak Donibaneko dontzeila umezurtz pobreak ezkonsariekin hornitzera bideratu ziren.

Gizarte tradizionalean, emakumeek etorkizunera begira izan zitzaketen bizi-proiektuak ezkontzara edo erlijio-bizitzara mugatzen ziren. Horretarako, neskaren familiak ezkonsari bat emateko moduan egon behar zuen, gero senarraren edo komentuaren esku uzteko. [1] Dotea biltzea, noski, ez zegoen neska guztien eskura, eta ezkontzeko geratzen zitzaien bideetako bat ongintzako erakunde batera jotzea zen, hau da, “dontzeila pobre umezurtzak egokitzeko” obra pia batera, erruki ekintza batera, alegia.

Altzan praktika horren bi adibide baino ez ditugu ezagutzen, bata Maria Manuela Ibarbururena [2] eta bestea Juanatxone baserriarena.   (gehiago…)  »  

Dominica Irigoyenen aztarna

2021, Abenduak 23

La Voz de Guipúzcoa, 1907-12-25

La Voz de Guipúzcoa, 1907-12-25

Iñigo Landa Ijurko

1907ko Eguberri egunean argitaratutako La Voz de Guipúzcoa-ko kronika batean irakur daiteke, 23ko gauean, Dominica Irigoyen gaztea Larramendi kaletik Amara Zaharreko etxera itzultzen ari zela, haur baten negarra zirudiena entzun zuela. Hurbildu zen, eta harri pila baten artean “haur eder eta sendo” bat aurkitu zuen, “luxuzko pixoihaletan bildua“.

Dominica “klase umileko neska gazte bat” eta hilabete gutxiko haur baten ama zen. Eduki zuen lehen erreakzioa umeari bularra ematea izan zen. Ondoren, polizia-etxera joan zen gertatutakoaren berri ematera, berarekin bizi zen anaia batekin, udal kale-garbitzaile eta ezkonduta zegoena. Polizia eta epaitegia formalitateei ekiten zieten bitartean, Dominicak bere gain hartu zuen neska txikia zaintzeko ardura, gutxienez gabonetako lehen egun haietan.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean