Punta-puntako e-azpiegiturak? Zertarako?

2002, 1 de Octubre

Amaia Agirregabiria

Asmo handiak azaldu ditu Donostiako Udaletxeak gure herria Teknologia Berrietara hurbiltzerako orduan. Hortxe dugu Altza-Larratxo deritzon Teknologia Berrien Zentrua, Altzako herritarrak IKTB-etara hurbiltzeko asmoa duena eta gerora, Donostia osorako herritar sare batentzat abiapuntua izango dena. Azpiegitura ziurtatuko omen du eraikin honek, baina nora konektatuko dira herritarrak? Ba al dago altzatzarrontzat eta Donostiako herritarrentzat sarean eduki interesgarririk? “Konektagarritasuren” arazoa zuzentzeko “Konekta Zaitez” kanpaina izan genuen, erabiltzaile gehienentzat ekipoen berrikuntza bat suposatu zuelarik; ekipoak berritu bai baina konektatzen al dira guzti horiek sarera? Beharbada, eta instituzioek “konexioen zenbakiak” handitzea badute helburu, bide ezberdinak jorratu beharko lituzkete: interneteko zerbitzuak hornitzen dituzten enpresei konektagarritasun baldintza hobeak exijitu edo haiek finantzatu, hala nola benetazko tarifa lauak, ADSLaren zabalkuntza eta batez ere, sarea eduki erakargarriez hornitu. Ikusi besterik ez dago Donostiako Udaletxearen esku dauden webguneen kalitatea, erabilgarritasuna eta zerbitzuen eskaintza: www.donostia.org, www.edonostia.org, eta www.partaidetza.org. Aditzaile onari, hitz gutxi.

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Diciembre 2024
L M X J V S D
« Nov    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Últimos comentarios

  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 20 de Noviembre)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 8 de Noviembre)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 3 de Noviembre)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiquetas


En la red