Etiketaren izena: auzo elkartea

Gaur 40 urte ireki ziren Altzako anbulatorio berriko instalazioak

2025, Otsailak 25

anbulategia02

Antxon Alfaro

1966 urtean, Altzako ekialdean biztanle-kopurua handitzen ari zenez, behin-behineko anbulatorioa ireki zen Erroteta auzoko etxabe batean.

Hasieratik lokal horrek ez zituen osasun-zentro izateko baldintza onenak betetzen. Urteak igaro ahala, hondatu egin zen. 1981ean, SIADECOk txosten bat egin zuen Donostiako Udalarentzat Altzako udal-barruti zaharraren osasun beharrei buruz, eta honako hau adierazten zuen: “el estado actual de las instalaciones es de deterioro y miseria. (… ) Tras 14 años de uso, su aspecto es lamentable y hacen dudar a cualquiera sobre sus condiciones higiénicas.” [1]   (gehiago…)  »  

50 urte “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zela

l23649

Antxon Alfaro

Aurten 50 urte ospatzen dira “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zenetik. 1974ko abuztuaren 20an, 24 bizilagun bildu ziren “Altza gaina, Arriberri, Arrizar, Buenavista, Los Boscos, Molinao, Oleta-Picabea, Roteta eta Santa Barbarako barrutiak” ordezkatuz; eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilari elkartea legeztatzeko eskatzea erabaki zuten.

Lehenengo bilera azaroaren 30ean egin zen, eta akta-liburuan jasotzen denez, ardurak honela banatu ziren: lehendakari Ignacio Jauregui izendatu zuten; lehendakariorde, Ignacio Maritxalar; idazkari, Roberto Mendiguren eta diruzain, Andrés Garciandia. Gainerako kideak 20 hauek izan ziren: Joaquín Atorrasagasti, Martín Elizasu, Braulio Maeztu, Mariano Martínez, Julio Santos, Saturnino Aristegui, Mª Jesús Baigorretegui, Mario Domínguez, Esteban Frutos, José Aranguren, Santiago Sanfrancisco, José Manuel Varona, Florencio Alonso, Jesús Cuevas, Víctor Fernández, José Joaquín Aguirre, José Zubieta, Julian Bidegain, José Ignacio Goñi eta Félix Iranzo.   (gehiago…)  »  

Kontzentrazio berria Herreran

2024, Ekainak 2

herrera-2024-05-30

Herripe Auzo Elkartea

Egun batzuk igaro dira Herrerak jasaten ari den segurtasun ezari buruzko lehen kontzentrazioaren ondoren, eta ostegunean, maiatzak 30, herreratar eta inguruko pertsona ugari bertaratu dira egoera horren bilakaeraren berri ematera. Lokal bat itxi da, polizia-neurri batzuk hartu dira, baina horrek ez die gure kezkei erantzuten. Hori guztia hainbat egoeraren ondorioa da, eta Udalaren, Aldundiaren eta migrazioaren eta bizikidetza berrietara egokitzearen munduan esku hartzen duten erakunde guztien erantzun zabalagoa eskatzen du. Herrerak kaleko liskarrak eta istiluak, lapurretak, ahozko jazarpenak eta ondasun publiko eta pribatuei egindako kalteak jasaten ditu hilabete luzez. Horrek guztiak ez digu bizikidetzan laguntzen. Kontrolik gabeko immigrazio baten ondorioz iristen diren eta inori komeni ez zaizkion pertsona askoren egoera irregularraren ondorioz, gizalegearen aurkako jokabideak eta jokabide arbuiagarriak dakartzaten espazio desegokiak okupatu dira.   (gehiago…)  »  

Altza: etxe pilaketa edo bizileku?

2024, Maiatzak 16

altza-xxi

Altza XXI herri ekimena

Altza XXI herri ekimenak antolaturik, Altzako Tomasene kultur etxean EHUko hirigintzako 2 irakaslek hirigintzaren egungo jarraibideei buruzko hitzaldia eman zuten atzokoan.

Jon Agirre eta Oihana Santolaria izan ziren gonbidatuak eta hirigintzaren irizpideak jorratzeaz gain, laister agertu ziren Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Aurrerapideari buruzko aipamenak eta dokumentu honek Altzako Auditz-Akularren 3.000 mila pasa etxebizitza eraikitzeko berreskuratzen duen egitasmoa.   (gehiago…)  »  

“Alza, Distrito Municipal… Sí o No” (1975)

2024, Maiatzak 3

gazte-leku1975eko Santa Barbarako Gazte-Leku elkartearen aldizkariak errepasatzen ari gara, Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezkeenak. Urte haietan sortu berria zen Altzako Auzo Elkarteko kide zen Roberto Mendigurenen idatzi bat aurkitu dugu.
Jarraian osorik eskaintzen dugun idazki horrek ia berrogeita hamar urte geroago indarrean jarraitzen duten eskariak jasotzen ditu.

  (gehiago…)  »  

OTIS multinazionala eta Udala: hirigintza pelotazoa Zardoyan (Herrera)

2023, Irailak 28

zardoya-otis

Herripe Auzo Elkartea

Uda aurretik Otis multinazionalak eta Udalak Herreran burutu nahi duten hirigintza pelotazoa salatu genuen. Legeak behartuta, proiektua jendaurrean aurkeztu behar dute aurrera egin ahal izateko, eta horretarako deialdia zabaldu dute datorren urriaren 4 egunerako, Tomasene kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan.   (gehiago…)  »  

Zardoya Otis gelditu!!! Multinacional Otis y Ayuntamiento pelotazo urbanístico en Herrera

2023, Ekainak 13

Udalaren proiektua

Udalaren proiektua

Herripe Auzo Elkartea

Iruzurra herritarrei
Hiriko HAPO berriaren errebisioan ari direnean, proiektu hau aldaketa puntual bat bezala modu azkarrean tramitatzen dute.

Lotsagarrikeria
Legez operazio honi dagozkien gune berde libreak, 5.600 metro karratu Erregeneara (Igeldo) eramaten dituzte.   (gehiago…)  »  

Discursos ambiguos en las elecciones municipales y forales

2023, Maiatzak 25

A. V. Osteguna auzo elkartea

Esta vez tampoco ha podido ser. No hemos oído nada concreto, nada comprometido. Sólo promesas ambiguas que encajan muy bien en esa opinión que a algunos nos inquieta tanto: “da lo mismo, nada va a cambiar, esté quien esté.”

Pero está claro que algo tiene cambiar, quizá la línea de actuación de quienes puedan repetir, quizás las nuevas tendencias de quien accede a la gestión de un ayuntamiento o de la Diputación. Pero prometer, lo que se dice prometer, nadie ha prometido. Y eso tenemos que tener bien en cuenta a la hora de votar.   (gehiago…)  »  

Altzako kiroldegia

2017, Martxoak 14

20170106_130844Altzatarrei adierazi nahi dizkiegu gure kezka eta ezinegona, kiroldegiaren inguruan hedabideetan zabaltzen ari diren informazio ugari, nahasi eta deslotuak direla eta. Ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Hain zuzen ere, argipen zehatza eta berehalakoa behar duten hiru gai nabarmentzen dira:

  1. Kiroldegia eraikitzeko epeak.
  2. Amiantoz kutsatutako eremuen eragina eta etorkizuna.
  3. Irtenbidea ematea erabiltzaileon ezinegonari, beren instalazioak galdu dituztelako, eta hain beharrezkoa duten ariketa fisikoa uztera behartu zaielako, beste kiroldegi batera joateko ezintasunagatik.

  (gehiago…)  »  

“Intxaurrondo txuri-beltzean” erakusketa

2015, Irailak 7

17

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) intxaurrondotarrek egindako ekarpenei esker erakusketa bat prestatu du auzoko historia zati bat argazkitan bilduz. Erakusketak “Intxaurrondo Txuri Beltzean” du izenburu eta datorren ostegunean, hilak 10, arratsaldeko 6:30ean aurkeztuko dute Larrotxene Kultur Etxean. Erakusketa hilaren 30 arte bisitatu ahal izango da, arratsaldeko 4:00etatik 8:30 arte.
98

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean