Izenen garrantzia

2020, 30 de Mayo

IZENEN GARRANTZIA

1.
Denok daukagu izen bat eta
hori da gure kondena,
izan pertsona, izan objektu,
ustez, akabo problema,
baina batzutan izen batzuek
sor dezakete dilema,
izenek euren baitan baitute
sekulako ahalmena.
Hain funtsezko ta boteretsua
izen batek dauka dena,
ezin baita inoiz alboratu
hura inguratzen duena,
nahiz batzuetan ahaztu egiten
zaigun hau da dagoena,
diskurtso bat sortzeko bidea
dela funtsean izena.

2.
Hortaz gauza batzuk esateko
bada hainbat aldaera,
ta kasu horietan filtroa
izan behar da norbera,
gehienetan kontura gabe
eginagatik aukera,
norberaren kontzientzi apur bat
nahi dut ekarri gurera.
Egun batean Topoa, Metro
bihurtzea posible da?
Eta erraustegia Ingurumen
Gune da orain? Bai, zera!
Dena den beti ez dugu zertan
joan hain ur sakonera,
izanez San Marko ta Bizarain,
ez baitira gauza bera.

3.
Nola esan dezakete berdina
desberdin diren izen bik?
Bi adierazko izenentzat
ere bada adibiderik,
nahiz zutik zeuden etxe asko hauts
diren orain, ez besterik
batzuek gure egunerokoan
jarraitzen dute bizirik.
Intxaurrondok herri hontan esan
nahi duenak min ematen dit,
ez dut ezagutzen Garberako
adinako Eroskirik,
baina baten bat baldin badago
zalantzan dena oraindik,
ez da inoiz egon Reale Arena
izeneko baserririk.

4.
Marketinaren aitzakiapean
izenek zenbat igurtzi,
bide hori jorratutakoak,
gurean ez dira gutxi,
orain Film Festival-ean behar
ditugu filmak ikusi,
Culinary Center-etik irten
sukalde baten nagusi.
Nazioarteko merkatura
egin behar dela jauzi,
ta, noski, aurretik Basque jartzeak
ez du egiten itsusi,
nondarrak garen nahi omen diogu
munduari erakutsi,
ta ezin kanpora begiratzeko
leihoak garbitzeari utzi.

5.
Tradizioa beti tradizio
ta dirua beti diru,
zenbat balio du zure izenak,
milioi bat, bi edo hiru?
Urrunekoa izanagatik
gu gara horren testigu,
eta ezin gara utzi goikoen
erabakien gatibu.
Diruak arauak nola diren,
bistan da, nahiko argi du,
eta makinaria horren kontra
nola demontre jarri gu?
Euskarazko hitzak mantentzea
lan horixe dagokigu,
zeren ta, antza, diruak guri
inglesez egiten digu.

6.
Nahi beste arakatu litezke
izendegiaren tripak,
dirua edo zurikeria
agintzen duen logikak,
nahiz horrelakoetan zaila den
apurtzea dinamikak,
behintzat entzun ditzatela gure
haserre eta kritikak.
Ingelesarekin biderkatzen
omen direla bisitak,
eta eufemismoz bete dira
gutxi batzuen patrikak,
batek behin esan zuena ardatz
hauxe baitu politikak,
gauza politei hitz itsusiak
ta itsusiei politak.

Aitor Odriozola Zubillaga

Doinua: Martxa baten lehen notak

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Diciembre 2024
L M X J V S D
« Nov    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Últimos comentarios

  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 20 de Noviembre)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 8 de Noviembre)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 3 de Noviembre)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiquetas


En la red