Joan Mari Irigoien Aranberri

2023, 21 de Mayo

(Irudia: Mattin)

(Irudia: Mattin)

Joan Mari Irigoien, euskal literaturaren eta altzatarren ezinbesteko erreferentzia, hil da. Gogoratzeko eta omenaldia egiteko unea da. Altzaren historiari hautsa kendu asmoz hasi ginenetik bidaide eduki ditugu haren idatziak, adeitasuna eta animoak. 2015ean, Joan Marik ‘Txantxanberde kantaria’ liburua prestatu eta aurkeztu zuen Tomasenen, “Altzako herri-deserriari” eskainia. Herriko elkarteak eta lagunak ekitaldi horretaz baliatu ginen Joan Mariri pertsona eta euskal idazle bezala gure aitortza helarazteko. Hunkigarria izan zen. Haren inguruan bildutakoen ahotik adiskidetasun eta esker hitzak  entzun ziren eta haren poemak edo nobelen zatiak ere irakurri ziren. Amaieran, ekitaldira bertaratutakoak Lourdes Zapirainek idatzitako bertso hauek abestu genituen:  [bertsoa eta ekitaldi osoaren bideoa hemen]

Gaztetan egin zenuen
Bizitzaren apustua
Euskera eta kultura
Zuk egindako hautua
Ta euskal literatura
Atera da indartua
Zuk ereindako haziak
Badauka ziur fruitua
Altza dugu aspaldi hontan
Erderak menperatua
Berpiztu duzu ordea
Euskaldun sentimentua
Altzari eman diozu
Merezi duen lekua.

Euskalgintza, herrigintza
Jorratutako aukera
Herri hau eramateko
Betiko konponbidera
Horretan ahaleginduta
Egin dezu saiakera
Eskerrik asko Joan Mari
Pertsona handia baitzera
Jasozazu miresmena
Tokatzen zaizun antzera
Adieraziko dizugu
Maitasun osoz gainera
Eta nahi dezunerako
Hementxe izango gera.

2015-txantxanberde-kantaria

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Febrero 2025
L M X J V S D
« Ene    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Últimos comentarios

  • Emma Berra
    (2025, 6 de Febrero)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, 21 de Enero)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, 30 de Diciembre)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, 29 de Noviembre)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiquetas


En la red