30 urte Goardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuenetik
Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena
Aurten 30 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabaltza, Altzan bizi zen gazte nafarra, erahil zuenetik. Urte batzuk ditugunok gogoratuko gara kasu honekin baina altzatar gazteenok agian ez dute inoiz entzun zer gertatu zen.
Mikel Zabaltza Garate Nafarroako Orbaizetako gazte bat zen. Lana bila etorri zen Donostialdera eta baita aurkitu ere, udal-tranbia konpainian hain zuzen. Halako batean beste gazteekin batera 1985ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Jolastokietan, bizi zen etxean. Ondoren bertsio ofizialak ihes egin zuela zabaldu zuen… eta handik 20 egunetara azaldu zen, hilik, Bidasoa ibaian. Mikelekin atxilotu zituzten beste gazte batzuk zeinak handik egun batzuetara askatuak izan ziren. Gazte hauek tortura latzak salatu zituzten, erreka baten ondoan egindakoak batzuk, Intxaurrondo koartelean zein Madrilen pairatutakoak besteok. Garai hartan herriak argi ulertu zuen zer gertatu zen: Mikel Zabaltza torturapean hil zuten, “ihes egin zitzaien”. Salaketak eta mobilizazioak Euskal Herria osoan ugariak izan ziren, baita Altzan ere. Ordutik hona inork ez du ofizialki zer gertatu zen aitortu,ezta gutxiago errudunak zigortu edo senideak erreparatu. Ez orduko Gobernuak, Felipe Gonzalezen PSOE, ez Benemeritak, ezta ondorengo gobernu edo agintariek. (más…) »