Etiketaren izena: barrutia

Ekialde Barrutia: Itxuratik haratago, zer?

2019, Urriak 7

HERRIPE - INTXAURDI - IZBE - OSTEGUNA / AHM - EMANHAR - PLAZANDREOK
(Barrutiko Batzarraren elkarteak)

2015eko apirilak 13an, Donostiako Udalak hirian osatu nahi zituen lau barrutiak arautzen zituen araudi organikoa argitaratu zuen, barne Ekialde Barrutia[1]. Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako zenbait elkarteek ia bi hamarkada bilera eta aldarrikapenetan pasa eta gero. 2018ko ekainean hauteskunde prozesua bete eta gero Ekialde Barrutiko junta martxan jartzen da. Argitaratutako araudiak dionez batzorde hauek kontsultarako besterik ez dira ,  ez dituzte elkarteek eskatzen zituzten eskumenak eta ez dira erabakigarriak Barrutiarentzat erabakitzen den aurrekontuari buruz, horrela hasieratik ez ziren betetzen elkarteen eskakizunak.   (gehiago…)  »  

Desorekak eta erronkak Ekialde Barrutian: Hezkuntza arloa

2019, Irailak 23

Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna

2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.

Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du  44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta  besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1   (gehiago…)  »  

2019. urteko egutegia

2018, Abenduak 19

altza-egutegia-erdia-2019Azken hogei urteotan, huts egin gabe, data hauetan egutegi berria aurkezteko elkartu izan gara. Hori horrela, pasa den ostiralean izan zen Altza 2019 egutegiaren aurkezpenaren kronika hasi genezake Erdi Aroan eta Modernoan dokumentuen sarreretan ohikoa zen eredua erabiliz: “aiuntados en Tomasene según que lo havemos de uso y constumbre de nos juntar“. Eta are gehiago, aurtengo egutegiaren gaiari erreparatzen badiogu, hau da, “Herria, Udalerria, Barrutia”, udaletxearen atzoko eta gaurko bi irudi ere badituela. Argazki zaharra “Album gráfico-descriptivo del País Vascongado” liburutik hartuta dago, 1915ean Rafael Picavea politikari eta industrialak argitaratua.   (gehiago…)  »  

Barrutia: Aurrekontu parte hartzaileak

2018, Urriak 14

img-20181010-wa0003

Ekialdeko barrutiko elkarteek, 2019rako Donostiako Udaleko aurrekontu parte hartzaileak direla eta gure eremuarekin lotutako proiektuen berri eman nahi dizuegu, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon bozkatzeko prozesura 26 proposamenek aurrera egin dute, atal eta ezaugarri ezberdinetakoak. Barrutiko biztanle guztiei deitzen dizuegu prozesu honetan parte hartzera eta barrutiko eremuan kokatzen diren proposamen arteko bost proposameni zuen bozka ematera.

Beste alde jakin arazten dizuegu gure proposamena kontutan hartuz Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango dituela, 700.000 eurotara iritsi arte.

AHM, Auzoa, Elkartasuna, Emanhar, Herripe, Intxaurdi, IZBE, Oleta , Osteguna, Plazandreok, Showtime

Barrutiko Batzarra eratu da

2018, Uztailak 3

20180629_1929011Joan den ostiralean, ekainak 29an 19:30etan Altzako festak martxan zeudela, Altzako udal eraikin zaharrean, azken sei hilabetean burutu den eta ibilbide luzea eduki duen prozesua amitutzat ematen Ekialdeko Barrutiko Udal Batzarraren eraketa gauzatu zen (Talde politikoen izenean 7 partaide eta elkarteen artean hautatutako eta beraien ordezkari gisa 8 partaide).

Bost minututan gauzatu zen ekitaldi iluna, non ez ziren agertu baizik eta ekimenarekin lotura zuzena duten udal agintariek eta hauek era hutsune nabarmenekin. Ekimen honek ez zuen merezi izan ez udalaren prentsa ohar bat eta ez ere donostia.eus web ofizial orrian “berriak” atalean aipamenik ere.

Espero dezagun gertatutakoak ez erakustea benetan espero daitekeena udal agintarien aldetik bai batzar honek jokatu dezakeen paperaz eta baita ere Ekialdeko Barrutia martxan jartzeko erabaki administratiboak adierazi dezakeenaz.

20180629_194023b

Ekialde Barrutiko Batzordea osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 17

IZBE, HERRIPE, INTXAURDI, OSTEGUNA, AUZOA, AHM

Prozesu honetan parte hartzeko erabakia urte askotan elkarte anitzek elkarrekin egindako lanaren emaitza da.

2005. urterako, elkarte multzo batek adierazi genuen Altza izan zeneko auzo kopuru handi bat elkartzen duen hiriaren Ekialdeko barruti bat osatzeko beharra. Une horretan Donostiako Udalak baztertu egin zuen eskaera hori.

2014. urteko apirilean, gaur egun Barrutiko Batzordean gure partaidetzaren ardatzak finkatzen dituen adierazpena atal eta barrutiko eremu ezberdinetako 19 elkarteek sinatu eta publiko egin genuen.

Guztiok abiapuntutzat hartzen dugu gure partaidetzak, bai hauteskunde prozesuan eta baita ere Barruti Batzordean, barrutia osatzen duen lurralde osoko ikuspegi orokor bat dela, eta ez bakarrik gure elkartearen helburu edo eremu zehatzera murgiltzen den ikuspegi eta ibilbide bat.

Ikuspegi hau gureganatuz, Barruti Batzordean gure oinarrizko lan helburu hauek gauzatzera bideratuko dira :

1/ Elkarteen arteko ehuntzea sustatzea

2/ Herri partaidetza sustatzea

3/ Auzo eta herri merkataritza sustatzea (hitzaldiak, difusioa….)

4/Auzo ezberdinetako eremu bereko Elkarteen arteko lana sustatzea (Auzo elkarteak, euskara, emakumeen elkarteak, kirol taldeak, …).

5/Barrutiko beharrei buruzko ikerketak gauzatzea: etxebizitza, gizarte ekipamenduak, genero ezberdintasunak, hizkuntza erabilera, kultura, ondare historikoa….

Orain, prozesu luze hau hasi genuenean bezala, garbi dugu eremu territorial honek iragan partekatua izateaz gain, gaur egun osatzen duela elkarbizitza eta elkarte bizitasun eredu den giza eremu  bat, hirian izaera propio duena.

Datorren maiatzaren 19an, zuen bozka gauzatzera animatzen zaituztegu.

Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 13

AHM

"Orain da garaia" 2005. urtea

"Orain da garaia" 2005. urtea

Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako udalerria neurri batean bere baitan hartzen duen Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko lehen hauteskundeak egingo dira. AHM - Altzako Historia Mintegiak Batzarrean parte hartzeko hautagaitza aurkeztuko du. Jakina denez, Batzarra 15 ordezkariz osaturik egongo da. Horietako 7 udal talde politikoenak izango dira, eta gainontzeko 8ak elkarteen ordezkariak, bi multzotan banaturik, 4 auzo elkarteena, eta beste 4ak arloko entitateenak (emakume, kultura, kirola, e.a.). AHM azken multzo honen barruan dago.

Gure elkarteak aurkeztuko duen ordezkaria Antxon Alfaro Sagasti izango da, eta haren lehen ordezkoa Maribel Manzano Herce izango da, eta bigarrena Iñigo Landa Ijurko.

Hauteskunde hauetan parte hartzeko erabakia, AHMk beste elkarte batzuekin batera urte luzeetan egindako hausnarketa eta lan baten ondorioa da. Lan horren emaitza, 2014. urtean barrutiaren auzo guztietako 19 elkarteen babesa jaso zuen adierazpen publikoa izan zen. Lau urte pasa ondoren, adierazpen horrek indarrean jarraitzen du eta AHMk Barrutiaren Batzarrera eramango duen iritziaren oinarria izango da.

  (gehiago…)  »  

Barrutia zertan den

2017, Azaroak 20

AHM

Iazko azarotik hona gure elkarteak hainbat bileretan parte hartu du Ekialdeko Barrutia martxan jartzearen inguruan. Azken biak pasa den uztailean izan dira eta oinarriak jarri dira udazkenean udal egitura berria antolatzen hasteko, datozen udal hauteskundeak egin artean, behinik behin. Udaleko ordezkariek esan zuten irailean bilera berri egingo genuela esan zuen, baina ez dugu gaiaren inguruan berririk jaso, eta horrek kezkatzen gaitu.

Barrutiaren egitura hiritarren zerbitzurako sortu da eta udal kudeaketan hiritarren parte hartzea ahalbideratzeko. Egiturari eman zaizkion eskumenak, ordea, oso mugatuak dira eta, hala ere, aurreko hilabeteetan bildu garen elkarteek proiektu honi gure babesa ematea erabaki dugu, egiturak auzokideen beharrei erantzuteko eta gure auzoen bizi baldintzak hobetzeko noraino baliagarria izan daitekeen ikusi arte behintzat.

  (gehiago…)  »  

Aurrerapauso bat

2015, Apirilak 15

Batzuen artean / Entre varios

Joan den martxoaren 26an Donostiako udalbatzak behin betiko onarpena eman zion Barrutien Organo Araudiari; PP, EAJ eta PSE alderdiek aldeko botoa eman zioten eta Bilduk kontrakoa. Emango diren lehen urratsak Altzaren Barrutia martxan jartzeko izango dira. Altzaren egiturak, berariazko osaera funtzionala erabat galdu ez duena, lagundu du erabaki hori hartzen. Horrez gain, altzatar batzuen aspaldiko eskaera bat izan dela esan behar da eta Donostiak berak Altza anexionatu zuenean hartu zuen betebeharretako bat.   (gehiago…)  »  

Auzoak, herriak, barrutiak… eta anexionatutako udalerria

2014, Abenduak 4

Iñigo Landa

sinatzaileakAnexioaren 75. urteurrenaren oroitzapenak eta Barrutien Araudiari alegazioak aurkezteko garaiak -hilak 17an amaituko da epea- bat egin dute egun hauetan, eta egokitu den batera gertatze horrek “fusio” hura gauzatzeko Donostiako udal ordezkariek onartu zituzten oinarriak berriro irakurtzera eraman gaitu, non Altzaren udal eremua bere osotasunean errespetatzera (4. oinarria) eta Altza-Buenavista izeneko Barruti bat bere Alkatetza-ordetzarekin (5. oinarria) sortzera lotzen ziren.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean