Zigor Etxeburua
1957ko abuztuaren 25ean, Erroman egin zen mundu mailako elkarretaratzean Herrerako San Luis Gonzaga parrokia ordezkatu zuten JOCeko (Juventud Obrera Católica) gazte herreratarrek. Hainbat kultura-, folklore- eta erlijio-ekitaldi burutu ziren bertan, eta Pio XII. Aita Santuak (Eugenio Pacelli) eskainitako jendaurreko harrerarekin amaitu ziren.
Argazkian ezkerretik eskuinera Patxi Etxeburua, Agurtzane Mujika, Rosario Txasko eta Migel Gerendiain, Herrerako tren-geltokian.
Beste argazkian, JOCeko nazioarteko hainbat kide, tartean, zutik, eskuinetik laugarrena Patxi Etxeburua.