Haurtzaroko parajea nahiago
Manex Ralla
Nik hamaika urtetan zehar, suntsitu nahi dituzten paraje hauetan hitz egiten, ibiltzen eta bizitzeko inportanteak diren gauzak egiten ikasi dut, hain zuzen ere Anjelatxo Enean, bota nahi duten etxeetariko batean, aiton-amonen etxean. Bertan jolasean ibiltzen nintzen eta nabil, katuen atzetik, txabolak egiten eta gaur egun, lehengusuaren taldearen entsaioak entzuten, baina horiek eta beste gauza batzuk ezinezkoak egingo zaizkit “ñoñostiar” batzuei bururatu zaien ideia txoro bat dela medio. (más…) »



