Etiketaren izena: euskara

Korrika 2026

2026, Apirilak 1

korrika

Herripe auzo elkartea

Martxoaren 25ean, asteazkena, goiz-goizetik, Altza Korrika hartzeko prestatzen ari zen. Handik pixka batera, goizeko 8etatik aurrera, 1624 km-an, lekukoa Manex Ralla eta Amaia Abendañori eman zitzaien, Euskal Giroa, Herrera K.E eta Herripe bera ordezkatuz, San Luis plazatik Larratxorantz joanez.

Herreratik bi aldiz igaro zen, ordubete inguruko tartearekin, eta ibilbide osoan giroa bikaina izan zen. Bisita batetik besterako denbora barne erromeria baten antzekoa izan zen, jende multzoak, kafeak, umore ona, ezagunen arteko agurrak, itxaronaldiak ematen duen ezinegon horrekin. Pixkanaka, Jose Elosegin lekua hartzen joan ginen Bidebietako bidegurutzeraino, eta han, pixka bat lehenago, lekuko bat Nerea Arrutiren eskuetara igaro zen, lankideek lagunduta. Nabarmentzeko moduko zerbait izan zen ikastetxeetako haur taldeen presentzia, batez ere Ederrenako Herrerako Ikastetxe Publikokoa, bere poz handiarekin, bere animo oihuekin, bere aniztasunarekin, denak batera euskararen alde.   (gehiago…)  »  

Euskaraldia Altza Herrian

2025, Maiatzak 16

euskaraldia_2025

Atzo, hilak 15, Euskaraldiaren laugarren edizioa hasi zen, eta hilaren 25era arte luzatuko da. “Elkar mugituz egingo dugu!“. Aurrekoetan bezala edizio hau jardueraz beteta dator. Hona hemen Altza Herrian antolatu direnak:   (gehiago…)  »  

Lurdes Zapirain Elizalderi herri omenaldia

2024, Martxoak 27

lurdes-zapirain-elizalde

Joan den larunbatean, hilak 23, Korrikak Altza zeharkatu zuen eta horretaz baliatu ziren Lurdes Zapirain Elizalde euskara irakasle eta euskaltzalearen lagun, lankide, ikasle ohi eta senideak, merezitako omenaldia egin eta Korrikaren kilometro bat eskaintzeko. Irudiaren gainean klik eginez ekitaldi osoaren bideoa ikusteko aukera daukazue, eta segidan ekitaldian Arantza Cerezok Lurdesi eskaini zizkion hitzak irakurri eta Luis Mari Rallak kantatu zion bertsoa entzun dezakezue.   (gehiago…)  »  

Herrera Kantuzen kantujira

2023, Azaroak 29

kantujira-2023-2-euskal-giroa

Euskal Giroa Elkartea

Zalantzarik gabe, kantujirak igarotzen diren lekuetan giroa arras animatzen da, baina guretzat animatze hori bi aldiz garrantzitsua da, gure auzoko eguneroko gizarte-giroa nola aldatzen ari den ikusita. Izan ere, egungo bizitzeko moduek eta baita azken hamarkadetan ezarri diren hirigintza-neurrien eragin handiak ere, sektoretan banatutako auzo bat taxutu dute, batez ere pasagune gisa definituz.   (gehiago…)  »  

“Altza euskaraz” erakusketa

2022, Azaroak 15

altza-euskaraz-erakusketa

Aurtengo Euskaraldia dela-eta “Altza euskaraz” erakusketa egongo da ikusgai Tomasene liburutegiko sarrera nagusian. “Hitzez ekiteko garaia” leloarekin bat eginik, erakusketak aurreko hamarkadetan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako ekimen batzuen irudiak berreskuratu nahi izan ditu. Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak dira erakusten diren dokumentuak, Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene kultur etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartuak. Erakusketa azaroaren 14tik abenduaren 31 arte egongo da ikusgai.

euskaraldia-22

Badator Korrika!

2022, Martxoak 22

Hitzekin

Altzako Korrika Batzordea

Badator, badator euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 31n Amurrion hasi eta ibilbidea apirilaren 10ean Donostian bukatuko duena. Altzan Donostiara azken kilometroak egitera abiatu baino lehen sartuko da, eta ordu erdiz, gure herrian izango dugu eskuz-esku euskararen lekukoa.

Badator eta nola ez! Gure Altzatik pasatzean merezi duen ongi-etorria eman ahal izateko, altzatar euskaltzale batzuon artean elkartu eta beroketa lanak egiten hasi gara, mimoz eta ilusioz prestatu dugu ondoko egitaraua:   (gehiago…)  »  

Euskaren Nazioarteko Eguna Altzan

2021, Abenduak 10

altzahadi

Bizarrain Euskara Elkartea

Urte sasoi hontan, azken bost urteetan ohikoa bihurtu den bezala, Altza Hadi gauzatu dugu eta bertan ere Euskararen Nazioarteko Eguna, egun beraren aurretik eta atzetik egitarau oparoa osatuz. Azaroaren 26an hasi eta abenduaren 4an amaiera emanez.

img-20211208-wa0003Mikel Zabaltza oroituz, “Adiorik gabe” dukumentala; Narcis@ antzerki taldearen emanaldia, Larratxo K. E.an; “Zintzilakari koloretsuak”, Haurtxokoan; “Pixel Art Txantxangorria” Gaztelekuan; “Zu irakurle, Gu Kontalari” Casares K. E.an; ” Euskararen Photocalla” Gaztelekuan;  “Mintzodromoa” Larratxoko K.E.an; “Altzan Euskaraz Pista Jolasa” Gaztelekuan; “Miñan” liburuaren irakurketa publikoa; “Altza kantuz”- en kale-jira; “Triki-poteoa” Larratxoko kaleetan zehar; Pala txapelketa; Bolo txapelketa; Pusgarriak; Haurrentzako jolasak; “Herrera kantuz”-en kale-jira; Herri Ametsa Dantza Taldearen emanaldia; Euskararen aldeko bazkaria; Kontzertua Herrerako plazan; “DJ lorito luma urdin”.

Ikusten denez, ekimen ugari Euskararen Egunaren inguruan.   (gehiago…)  »  

Euskararen erabilerari bultzada berri bat

2019, Azaroak 20

ahobiziAurten ere, bultzada handi bat eman nahi zaio euskararen erabilerari gure auzoetan Altza Hadi! eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekimenen bitartez. Ekimenak hilaren 22an abiatuko dira eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an amaituko dira.

Aurrekoetan bezalaxe, parte hartzaileek ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzte: ahobiziak euskaraz mintzatuko dira euskaraz ulertzen dutenekin eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz egingo dute;belarriprestek gonbita egingo diete euskaraz dakitenei euskaraz egiteko, ulertzeko gai baitira nahiz eta, kasu batzuetan, gaztelaniaz erantzun beharra duten.

Altza Hadi! ekitaldien berri zehatza edukitzeko klik egin esteka honetan, eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekitaldiena ondoko kartela honetan:

  (gehiago…)  »  

Txillardegiren Exkixu

2019, Apirilak 12

exkixu

Iñigo Landa

Gaur Korrikak Altza zeharkatuko du eta, euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta euskaltegientzako dirua biltzeko dituen asmoez gain, aurtengo edizio honek Txillardegi omendu nahi du, erabiltzen dugun euskara estandar honen sortzaile eta eragile nagusietako bat. Hizkuntzalaritzan, politikan, eta literaturan lan oparoa egin zuen Txillardegik, eta bere literatur lanen artean, hain zuzen, Altzako bazterretatik abiatzen den nobela bat irakur daiteke, Exkixu (1988), bere nobelen artean bosgarrena eta errealistena.   (gehiago…)  »  

Zorionak Altza! Lortu dugu!

2017, Abenduak 13

do2qgtrxuaauwnc-large

Altza Hadi batzordea

Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.

Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.

Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera,  Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!

Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.

Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean