“Azpil” euskaltegia: konpromiso kolektibotik sortua

2026, Ekainak 11

l21952

Luismari Ralla, Antxon Alfaro

1970eko hamarkadan, Altzan, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Gau eskolak sortzen hasi ziren; egunez lan egiten edo ikasten zuten helduei euskara irakasteko gaueko eskolak ziren. Ekimen herrikoi eta autogestionatuak ziren, euskara- ren berreskurapenarekin eta defentsarekin konprometitutako boluntario eta militanteek bultzatuak. Klaseak ematen zituztenek modu guztiz altruistan egiten zuten, inolako ordainsari ekonomikorik jaso gabe, kultura- eta hizkuntza-konpromisoaren eraginez soilik. Klaseak parrokiek edo ikastetxeek utzitako lokaletan ematen ziren.

Urteak igaro ahala mugimendua hazten joan zen eta, hurrengo hamarkadaren hasieran, Altzan egun osoan zehar klaseak eskainiko zituen euskaltegi bat sortzeko ideia forma hartzen hasi zen.

Lokal egoki baten bilatzeak Herrerako Guardia Zibilaren kuartel zaharrera eraman zituen, Iziartxo etxea izenez ezagutzen zenera, garai hartan salgai baitzegoen. Eraikina frankismoak desjabetu zuen bertan kuartela ezartzeko, eta kuartela han egon zen 1980ko hamarkadaren hasierara arte, Intxaurrondon eraikitako kuartel berrira lekualdatu zuten arte.

Oso ondo kokatutako eraikina zen eta komunikazio onak zituen. Azkenean, sotoa -lehen ziegak zeuden lekua- eta beheko solairua erostea erabaki zuten. Erabaki hark konpromiso pertsonal eta kolektibo handia ekarri zuen, inplikatutako pertsonek erantzukizun ekonomiko eta legalak hartu baitzituzten ia baliabiderik gabe, helburu bakar batekin: Altzan euskarari berezko espazio bat ematea. Modu partikularrean egindako keinu hark, zekarren guztiarekin, asko esaten du proiektua sostengatu zuen militantzia motaz.

l21951

Luis Mari Rallak Altzako Tokiko Bildumari utzitako salerosketa eskrituraren arabera, erosketa 1984ko urtarrilaren 26an formalizatu zen. Altzako Gau eskolen ordezkari gisa Luis Mari Ralla Arrutik sinatu zuen eta Donostiako AEKren aldetik Alfonso Mugica Echeverriak, “Ricardo Arregi” euskaltegiko arduradunak. Erosketa modu partikularrean egin behar izan zuten, ez Gau eskolek ezta AEKk ere ez baitzuten oraindik nortasun juridikorik.

Saltzaileak Joaquina Urdagarin Berroa eta Ascensio, Vicente eta María Mercedes Echeveste Urdangarin anai-arrebak izan ziren. Azken honen senarra, José María Yarza, Altzako Herri Ametsa ikastolaren sortzaileetako bat izan zen.

Lokalak 1.400.000 pezeta balio izan zuen. Diruaren zati bat AEKk jarri zuen eta gainerakoa Korrikaren lehen hiru edizioetan Altzan bildutako diruari esker lortu zen. Erosketaren ondoren, eta berriz ere auzolanean, Altzako euskaltzaleen parte hartze handiari esker, instalazioak egokitu eta gelak prestatu zituzten. Lan kolektibo hark berriz ere erakusten du euskararen berreskurapen soziala posible egin zuen ahalegin militante handia. Jende askok bere denbora, lana eta baliabide propioak jarri zituen trukean ezer espero gabe, hizkuntzak bizirauteko eta hazteko espazio biziak behar zituela sinetsita.

Euskaltegi berriari “Azpil” izena jarri zioten, Joan Mari Irigoienen lehen eleberrian, Oilarraren promesa, agertzen zen alegiazko herriari erreferentzia eginez. Idazleak berak azaldu zuenez, herri hark bere benetako herriak, Altzak, jasandako hondamendia sinbolizatzen zuen.

1990eko maiatzaren 4an formalizatu zen azkenik lokalaren erosketa AEKren izenean; ordurako erakundeak nortasun juridikoa baitzuen. Horrela, sei urtez luzatu zen behin-behineko egoera erregularizatu zen, nahiz eta horren ondorioak oraindik beste urte batzuetan luzatuko ziren. Ordurako euskaltegia nabarmen hazi zen: bederatzi irakasle zituen eta egun osoan zehar eskaintzen zituen klaseak.

Iruzkin 1

  1. Iñaki

    Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean