Categoría: ‘In memoriam’

Imanol Elizasu, ez adiorik

2002, 1 de Octubre

Udazken hasi berri honetan Imanol Elizasu zendu da. Mintegiaren bazkidea genuen elkartea eratu zenetik eta beti izan dugu gure ahaleginetan bidelagun. Estibaus buletinaren 4. zenbakian bere oroimenak kontatu zizkigun, gehien bat parrokiaren koruari lotuak. Beste alorretan ere, Altzaren historiaren ikerketan hain fruitu oparoak eman dituen bekan alegia, bere laguntza ezinbestekoa izan zaigu.

Baina, batez ere, otxotean eta parrokiko koruan egindako lanagatik gordeko dugu gogoan Imanol. Altzatarrei eskaini dizkigun une zoragarri horiek zor dizkiogu.

Txapiñeneko semea gizon jatorra zen eta Altza zalea. Lehengo Altza hura eta gaurkoa uztartzen eta maitatzen jakin zuena.

Manuel Zapirain gogoan

2001, 1 de Noviembre

Aurreko zenbakian Manuel Zapirain-en heriotzaren berri eman genuen. Ustekabean hartu gintuen, oso argi eta bizi ikusi baikenuen Manuel hil aurreko astean. Utzi digun gogorapenarekin batera bere koadernoan idatzitako esperientziak eta burutazioak utzi dizkigu. Horietako gutxi batzuk Hautsa Kenduz liburuan bilduak daude, bueltatuko ez den garai bateko testigantza. Eta orain eskaintzen dizueguna beste bat da, uda honetan bertan idatzitakoak. Aralarren, artzain-txabolan igarotako egun horietan idatzitako bertsoak. Ezagutzen ditugun azkenak dira eta Estibausen argitaratzeko eman zizkigun.

Aralarreko artzai
Txabola xar ontan
Zortzietan jaiki naiz
Gaba pasaz lotan
Irratiz ari ziran
Erri konponketan
Berritu zait nerekin
Neukana askotan   (más…)  »  

Cristina Extemo bazkidea hil da

2001, 16 de Abril

Joan den otsailean 45 urte zituela utzi gintuen. Mintegia sortu zenetik izan dugu lagun eta, esker onez, gure bidean gogoan gordeko dugu.

Andoni Kortajarena gogoan

1999, 16 de Diciembre

Joan den azaroan Andoni Kortajarena zendu zen. Altzazaleok, eta modu berezi batez mintegi honen inguruan aritzen garenok, zordun gara berarekin, bere hitz eta idatziekin. Gogora ekarriko ditugu hona Hautsa Kenduz-en argitaratutako «Herrera’tar zaar baten bizikaskizunak», “Garai bateko sagardotegietako oiturak” eta «Herrera auzoko garbi-tokia eta garbiketariak», euskara landu eta txukunez idatziak. Ezin dugu ahaztu ere orain dela lau urte Herrerako parrokian antolatu genuen argazki erakusketari sarrera egiteko eman zuen hitzaldia. Ikusgarriak ziren bere memoria zehatza eta transmititzeko zeukan animo eta kemena. Osasuna izan da urte hauetan mugak jarri dizkion bakarra, gogoak ez baitzeuzkan faltan. Hain zuzen ere, azken hilabeteotan eskuartean zeukan eginkizuna Intxaurrondorekin zeukan zerikusirik. Bere bizitzaren azken partea Intxaurrondon egin zuen eta Hautsa-Kenduz liburuetan Altzako auzo honi buruz ezer agertzen ez zela-eta kezkaturik zegoen. Orain, bere lana eta gogoa utzi digu.

Estibaus

Categorías

Octubre 2025
L M X J V S D
« Sep    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • zapi
    (2025, 1 de Octubre)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, 12 de Agosto)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, 11 de Agosto)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, 23 de Julio)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, 22 de Julio)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »

etiquetas


En la red