Altzako Gau Beltza
Altzako Gau Beltza
Urtez urte indartuz doa Gau Beltza Euskal Herri osoan eta Altzakoa ere ez da atzean geratu. Itzalitako kalabazak piztu ditugu eta garai batean Euskal Herri osoan ospatzen zen jaia berreskuratu dugu.
Gaur egun naturaren zikloak urrun baditugu ere, oso garrantzitsuak dira edozein kulturatan, baita gurean ere. Udazkenaren erdialdean urteko azken uztak jasotzen dira eta lurrak atseden hartzen du, hil egiten da. Horra hor Gau Beltza. Otsaila hasieran, berriz, lurra esnatzen hasiko da eta guk makilekin lurra astinduz eta koplak abestuz esnatzen lagunduko dugu. (más…) »