Archivo 1997, 18 de Abril

Euskara eta Altza

1997, 18 de Abril

Altza Euskaltegiko irakasleak

Gure herrian euskaraz bizitzeko abagunerik ba al dago? Altzan euskararen erabilera non sumatzen da? Hau lortzeko zer egin behar da?… Eta horrelako beste hamaika galdera egin izan diogu elkarri, oraindik, erantzun garbirik aurkitu ez badiogu ere. Izan ere, bi ikuspuntu desberdin eta kontrajarriak izan dira betidanik gure artean: bata baikorra eta bestea ezkorra. Esan beharra dago ikuspuntu hauek sortuak direla kaleko egoera ikusi ondoren, biak direla bizi dugun errealitatearen islada.   (más…)  »  

Korrika Altzan

1997, 18 de Abril

Azpil Euskaltegia

1980. urteko sasoi hartan, Arantzazutik Bilbora egin zen KORRIKA hartatik gaurko egunera, Euskal Herria zein altza aldean kontu ugari gertatu da; hor ditugu Euskal Herria mailan jakin berri ditugun datu soziolinguistikoak, baita Donostiari dagozkionak ere. Hauetatik, argi eta garbi ondoriozta daiteke hizkuntz politika egoki baten beharra zein beharrezkoa den; sail honetan hezkuntzak zein helduen euskalduntze alfabetatzeak euskalduntzearen alorrean emaniko emaitza “urriegia”.   (más…)  »  

Una hidalguía altzatarra

1997, 18 de Abril

Juan Carlos Mora

Entre las tareas que se llevan a cabo dentro de Altzako Historia Mintegia, una es la de recuperar documentación referente al pasado altzatarra. Dentro de esta labor merece la pena destacarse un expediente de hidalguía que ha pasado a formar parte de nuestra colección documental recientemente. Se trata de la petición de hidalguía y su posterior tramitación de Juan de Chipres, vecino de la villa de Santa Cruz de Cestona en el año 1651, quien solicitó le fuera reconocida la misma. El interés por conseguir estos certificados de filiación era evidente, pues tras su aprobación, realizada a través de un proceso legal bastante costoso para quien lo solicitara, el individuo en cuestión podía demostrar su origen proveniente de solar conocido y su limpieza de sangre, requisitos ambos indispensables para adquirir la categoría vecinal y poder desempeñar cargos municipales, entre otras ventajas sociopolíticas que acompañaban a su reconocimiento.   (más…)  »  

Ibilaldia Altzan barrena

1997, 18 de Abril

Altzako talde euskaltzaleok aurten ere Altzako Euskal Jaiak antolatu ditugu. Egitasmoan, besteak beste, ibilaldi polita egiteko parada eskaini dugu, udaletxetik San Markora doana hain zuzen ere. Ibilbidean zortzi interesgune edo etapa seinalatu ditugu eta bakoitzean txartel bat jarri leku horren notizia emanez. Txartel horiek galtzeko arriskua dutelako eta eskueran izateko interesgarriak izan daitezkelako ESTIBAUSekin batera interesgune horien fitxak banatzea pentsatu dugu. Ondo ibili!

Beka

1997, 18 de Abril

“Economía y Sociedad en Altza durante el Antiguo Régimen” izenburua daukan proiektua izan da aurtengo “Altza ikertzeko dirulaguntza”-ren irabazlea. Ikerketa proiektu hau, Mº Rosario Roquero Ussia historialariak aurkeztu duena, irailerako burutua egongo da. Aurrekoan egin genuen bezala, hitzaldi batean aurkeztuko da eta, modurik badugu, argitaratzen ere saiatuko gara. Aurtengo dirulaguntza 150.000 pezetakoa da eta aurrekoan bezalaxe KUTXA eta Casaresen laguntza izan ditugu.

San Markos eta kantinako kontu zarrak berritzea

1997, 18 de Abril

Joxe Erauskin

Urte aietan San Markosko jaiak apirillaren 25ean ta ondorengo igandean ospatutzen ziran pestak. Egualdi ona gertatzen bazan jende askotxo inguratzen zan kantina orretara. Bi egun oyetan etzan falta izaten erroskillak ta goxokiak. Festa alaitzeko ta ankak mugitzeko gogua zeukanentzat etziran faltako Eugenio Etxeberria ta bere laguna. Eugeniok jotzen zuan txistua ta tanborilla, ta bere lagunak jotzen zuan tanborra. Orduak pasa ta pasa ta inoiz etziran aspertzen.   (más…)  »  

Estibaus

Categorías

Abril 1997
L M X J V S D
« Ene   Oct »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Últimos comentarios

  • Luma
    (2025, 4 de Julio)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, 22 de Junio)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, 14 de Junio)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, 14 de Junio)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, 3 de Mayo)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiquetas


En la red