Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (eta IV)
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Lur-neurtzaileak eta kontzeju-lurren mugarritzea: “çien mojones grandes e vistosos“
Lur-neurtzaileen eginkizuna jabetza publikoko lursailak identifikatzea eta mugarritzea zen, kontzeju-lurrak eta baita bideak[1] ere. 1572ko abuztuaren 19an, Donostiako kontzejuak Altzan partikularrek usurpatutako kontzeju-lurretan mugarriak jartzeak sortutako gastuen ordainketa onartu zuen. Denera, ehun mugarri “handi eta ikusgarri” jarri zituzten usurpatutako 40.000 oin sagarrondoko kontzeju-lur eremu bat mugarritzeko.[2] Zehatz-mehatz ez dakigu “oin sagarrando” azalera neurri horren balioa, baina berez oso grafikoa da, sagarrondo batek hazitzeko behar duen lekua, alegia, eta kopurua ikusita, argi dago lur eremu hori oso handia dela.
Hiru hilabete eta erdi beranduago, abenduaren 2an, kontzejuak Altzako lurretan egindako beste mugarritze lan bat ordaindu zuen: “que hauia gastado en jornales de los dichos agremisores y car(r)eto de piedras y despenssa de los trauajadores diez y ocho reales y juro la dicha costta y pedio librança sus mercedes mandaron librar“. Denera 27 mugarri jarri zituzten.[3]
Mugarritze lan hori mugak zalantzan zeuden bi lursailei dagokie, biak Molinao inguruan. Baten kokapena ez da zehatza, baina egun San Marko zabortegia hartzen duen lekuan egon beharko luke, bertan hiru herrien muga (Iruerrimuga) dagoelako eta argiketan Altza, Astigarraga eta “beste lekuetako” auzokideek parte hartzen dutelako: “regidor a quien fue encargado la reuista de los mojones de los terminos que con vecinos de Alça Astigarraga y otras partes y de ponerlos en los lugares donde quedaron por poner por auerse allado entonces que hauia diferencias entre los vecinos que pretendian ser suyos y esta Villa“.
Bestearen kokapena, ordea, argiagoa da, egun Larres izenarekin ezagutzen dugun inguruan dago. Kontzeju-lurrak Berra eta Darieta baserrien lurrekin muga egiten zuen eta mugarritzen lanean parte hartzen duen bi lur-neurtzailetako bat Casares etxeko jauna izatea ez da kasualitatea izango.
Mendi-guardak
“Ottrosi el dicho Señor Corregidor dijo que para que de aquí adelante los dichos arboles se conserben y no se corten y guien como se an de guiar mandaua e mando que luego que se hiziere el primer plantio el dicho regimiento nombre vna persona o personas de ciencia y espiriencia en el dicho plantio que sirua de guarda y an de siempre por el guardándole y defendiéndole de los ganados y de otro qualquier ynconbiniente al quan den salario competente a costa de los propios de esta villa para que se puedan mantener y no entienda en otra cosa sino en la dicha guarda y conseruacion de los dichos montes conforme a la dicha prouission real.”[4]
Aktetan ugariak dira haien eginkizunari buruzko aipamenak:
- Ganadua harrapatu: “Que porque entrauan ganados en los terminos comunes de esta villa y la de Hernany los prendasen los guardamonttes“.[5]
- Arau-hausteak salatu: “Este dia Juanes de Aguirre guardamontes de esta villa dio noticia como en el Mirall de esta villa entre las viñas del señor Juan Lopez de Aguirre regidor y tierras de los herederos de Seuastian de Babaça se auia hecho plantio de robles en lo publico concejil a modo de mojoneda”.[6]
- Salaketak ikuskatzeko: “para que hiciesen vista ocular de los nueuos balladares que Domingo Fernandez de Olacaual auia hecho en su casseria que tiene en Alça y de los robles que auia plantado junto a los dichos valladares a lo largo de ellos”.[7]
- Egiaztatu lursailen arteko mugarriak bere lekuan zeudela: “fue encomendado lleuase Antonio de Merquelin e a Juan de Cachola guardamontes a ver el amojonamiento que esta en Alça junto a la casseria de Martin de Acorda tiene plantados junto a su caseria como esta dicho (…) que llamen a los guardamontes de Alça…”.[8]
Laburbilduz
Altzak Pasaiako badiaren eta bertako portuaren ertzean duen kokapen geografikoak historian zehar, eta bereziki XVI. mendean, izan duen garapen demografiko eta ekonomikoa baldintzatu du. Amerikaren aurkikuntzatik aurrera itsas trafikoaren hazkunde handiak eta monarkia espainiarrak itsasoan, bereziki Felipe II.arekin, izango duen potentzia hegemonikoaren rolak ondorio zuzenak izango ditu Altzako paisaian, baso eremu zabalak nekazaritza eremu bihurtuz, batez ere itsasontziak hornitzeko sagardoa ekoizteko.
Ozeanoetan nagusitasuna lortzeko lehian, beharrezkoa zen ontzigintzaren garapena, ontzi gehiago eta hobeak eraikitzeko eta itsas borrokan galdutako ontziak ordezkatzeko. Eta, horretarako, ezinbestekoa zen haritzarena bezalako egur sendo eta arin ugari eskueran edukitzea. Kantauri isurialdeko lurraldeak, espezie horrentzako penintsulako baldintza natural onenak dituelako eta itsasontziak eraikitzeko zentroetatik gertu dagoelako, Espainiako monarkiak beharrezko neurriak hartuko ditu lurralde horietan hariztien kopurua handitzeko. Ez gatazkarik gabe. Alde batetik, basogintzaren eta nekazaritzaren interesen arteko talkarekin topo egingo dugu, eta, basogintzaren arloan bertan, egur-ikatzaren ekoizpenaren eta ontzigintzaren arteko gatazkarekin aurkituko gara, lehenengoek haritz motza behar dutelako, lepatua, eta besteak, berriz, haritza landugabea behar du, ahaztu gabe haritz landugabe horiek beharrezkoak direla etxeak eraikitzeko.
Errege aginduak beterarazteko funtzionario eta karguen katean,- korrejidorea, alkateak, errejidoreak…-, hiru nabarmendu ditugu. Lehenik eta behin, bereziki ontzigintza eta landatzeak zuzentzeko erregeak izendatutako superintendete ofizio berria, hasiera batez Kantauri kostaldeko lurralde guztien ardura izango du, baina segidan lurralde bakoitzeko bat izendatuko du. Gipuzkoako lehena Antonio de Urquiola izango da, Lezoko ontziolaren zuzendaria eta Altzako kontzeju-lurretan haritzak erosi zituena. Beste bi karguak lehendikan egon bazeuden, lur-neurtzaileak eta mendi-guardak, baina momentu historiko honetan, kontzeju-lurren gaineko kontrola handitzearekin, protagonismo handiagoa hartu zuten.
Kontzeju-lurren arazoa xehetasun handiagoz ezagutzeko, garai horretako udal akten laburpenak eta beste dokumentu garaikide batzuk irakurri ditugu, eta horrek aukera eman digu Estatutik bideratutako baso politika horren aplikazioak izan zituen zailtasun handiak berresteko, non kontzeju-lurrek funtsezko zeregina izango duten. Aktak irakurrita, landatzeak egiteko eremu nagusiak identifikatu ahal izan ditugu: Molinao aldean, errekaren goialdeko ibarretan, Astigarraga eta Errenteriako mugan, baita Aberneta ondoan ere; Ametzagainaren ipar magalean; Altzako hirigunearen eta Herreraren arteko hegalean.
Landaketetarako zonarik onenak ikuskatzeko eta aukeratzeko bisitek kontzeju-lurrekin zerikusia duten irregulartasun ugari azaleratuko dituzte, hala nola baimenik gabeko erabileratik hasi eta partikularrek protagonizatutako lurren usurpazioetaraino, horien artean pertsonaia nabarmen batzuk daudelarik, edo, besterik gabe, kontzeju-lurrekin muga egiten duten etxeen jabeak.
Bestalde, kontsultatutako dokumentazioan ez dugu aztertu Altzako beste eremu garrantzitsu batzuei buruzko informazioa, hala nola Uliari buruzkoa, Urumeako zilegi-mendiei buruzkoa edo Sarruetari buruzko. Uliaren iparraldeko isurialdeari dagokionez, ia osoa kontzeju-mendia zen. Litekeena da horren arrazoiek zerikusia izatea mendi hegal horien baldintza naturalak haritzak hazteko egokiak ez izatearekin, hasiera batez kontrakoa baieztatzen bazuten ere.[9] Urumeako zilegi mendien kasuan,[10] erreferentzien eskasia hainbat udalerrik kudeaketa partekatzearen ondorio izan daiteke, eta, batez ere, kostaldetik urrun egotearen ondorio. Sarruetari dagokionez, agian nekazaritza eta abeltzaintzako jardueretarako eremu pribatizatu batean kontzeju-lurrik ez dagoelako azalduko da.[11] Gai honi dagokionez, horiek guztiek azterketa bat merezi lukete.
XVII. mende erdialdetik aurrera, “Artoaren iraultza” izenarekin ezagutzen denarekin batera, nekazaritzan oinarritutako baserri-ekonomia nagusitu zen, lursail gehiago luberritu ziren eta baso-eremuek atzera egiten jarraitu zuten.
[1] Amoreder baserriaren paretik pasatzen zen errepide nagusiaren ondoan partikular batek haritzak landatu zituen eta lur-neurtzaile bat bertara bidali zuten haritzak bide publikoan landatuak ez zeudela egiaztatzea: “allaron que en la anchura del camino publico real que ba dende la villa para Oyarcun y Astigarraga y Hernani y lo mismo dende la Renteria y Fuenterrauia y Passajes estauan puestos junto a las tierras de la casa de Alanochipi asta cincuenta y seis pies de robles y tambien algunos robles junto a la caseria de Amoreheder”. DUA, H-00299-L, 62-64 orr., 1573-03-13.
[2] DUA, H-00299-L, 47. or., 1572-08-19. [Orri-bazterrean: Que pusieron mojones en las tierras concejiles del partido de Alca] Y en regimiento de veinte y nueue de agosto esta el decreto seguiente. Este dia el señor jurado Bastida presento dos quentas del gastto echo en el amojonamiento en las tierras concejiles en mas cantidad de quarenta mil pies de mancanos thenian husurpados particulares donde se an puesto al pie de çien mojones grandes e vistosos la vna quenta de suma de etcetera.”
[3] DUA, H-00299-L, 53-54 orr., 1572-12-20.
[4] DUA, H-00299-L, 134. or..
[5] DUA, H-00299-L, 17. or., 1570-10-19.
[6] DUA, H-00301-L, 60. or., 1573-01-19.
[7] DUA, H-00301-L, 62-64 orr., 1573-03-13.
[8] DUA, H-00301-L, 432-433 orr., 1589-12-16.
[9] “Yten ansi vien se vissito la montaña y termino del Mirall que es ansi bien termino vtil para los dichos plantios“. DUA, H-00299-L, 133. or..
[10] MORA AFÁN, Juan Carlos: “Los montes francos del Urumea“, in: Altza Hautsa Kenduz III (1996), 37-50 orr..
[11] LANDA IJURKO, Iñigo: “Soroeta eta Sarroeta“, in: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 147-156 orr..
Irudiak:
1. irudia: Altza. Donostiaren eta bere inguruen planoaren xehetasuna (1852). Biblioteca Virtual de la Defensa. Altzako Tokiko Bilduma, L22778
***
Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean
(Aurkibidea)
Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (I)
Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (II)
Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (III)
Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (eta IV)
- Lur-neurtzaileak eta kontzeju-lurren mugarritzea: “çien mojones grandes e vistosos“
- Mendi-guardak
- Laburbilduz