Manuel Zapirain gogoan
Aurreko zenbakian Manuel Zapirain-en heriotzaren berri eman genuen. Ustekabean hartu gintuen, oso argi eta bizi ikusi baikenuen Manuel hil aurreko astean. Utzi digun gogorapenarekin batera bere koadernoan idatzitako esperientziak eta burutazioak utzi dizkigu. Horietako gutxi batzuk Hautsa Kenduz liburuan bilduak daude, bueltatuko ez den garai bateko testigantza. Eta orain eskaintzen dizueguna beste bat da, uda honetan bertan idatzitakoak. Aralarren, artzain-txabolan igarotako egun horietan idatzitako bertsoak. Ezagutzen ditugun azkenak dira eta Estibausen argitaratzeko eman zizkigun.
Aralarreko artzai
Txabola xar ontan
Zortzietan jaiki naiz
Gaba pasaz lotan
Irratiz ari ziran
Erri konponketan
Berritu zait nerekin
Neukana askotan (más…) »

Orain dela 13 urte “Altza, hautsa kenduz” bildumaren lehenengo zenbakia argitaratu genuen. Garai hartan kaleratu ziren 1000 ale azkar agortu ziren eta ondoren askotan zenbaki horren eskaera jaso dugu. Zenbait momentutan berriro argitaratzea pentsatu dugu, baina aukerarik ez dugu izan. Gaur egun, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) ematen dituzten aukeraren esker, zenbaki horretan azaltzen ziren artikuluak, argazkiak, dokumentuak… Interneten bidez eskuratzeko aukera eman dugu.
Altzan sortu eta biltzen garen Txokolarte Grafika Taldeko kideok zabalik gaude grafikaren inguruan egiten diren edozein proposameni ateak zabaltzeko. Ohiko grafikaz gain esperimentazioa ere lantzen dugu tailerrean. Esperimentazio lan horien emaitza nagusietako bat da “Paisaia Horizontaiak” izeneko ekintza.
