Archivo 2014, 22 de Enero

Arriberri eta Arrizar auzuneen izenei buruz

2014, 22 de Enero

arrizarArrizar eta Arriberri auzuneen izena idazteko formari buruzko iritzia eskatu digute, ahaztu gabe Harria parkearen izena ere horiekin erlazionaturik dagoela.

Historia aldetik ikusita, inongo zalantzarik ez dago. Jatorrizko izena ARRIAGA da, egungo parkearen goialdean zegoen oinetxearena. Horrela agertzen da dokumentu guztietan lehen aipamenetik, 1456. urtean, XX. mendera arte (1). Arriaga oinetxearen lurretan eraikitako etxeen eskrituretan ere jatorrizko forman agertzen da idatzita.

Aldaeren inguruko nahasmena, beraz, berria da eta Arriaga izenaren ahoskerak zerikusi izan du. Izan ere, bertakoek hitz egiterakoan ARRIYA deitu izan diogu baserriari, euskal hiztun batentzat batere arrotza ez den forma bat. Hizkuntzalari batek esplika ditzake arazorik gabe Arriaga > Arriyaga > Arriya aldaketak, arruntak baitira gure hizkeran: ‘egun guztiyan alkiyan eserita’ edota ‘Astiarra’ Astigarraga esateko. Inor gutxiri okurrituko zaio Astigarraga herriarentzat Astiarra aldaera ofiziala egitea, baina Altzan bai, Donostiako udalaren eskutik. Adibidez, Aduriz oinetxearen kasuan, ‘Auditz” ahoskeraren aldaerari eman dio ofizialtasuna, gaur egun arte iraun duen mendeetako jatorrizko formari bizkarra emanez. Arriaga kasura itzuliz, Donostiako udalak Arriaga > Arriya bilakaerari koska bat estuago egin dio eta oinetxearen orubean egin zuten parkeari, azak ontzeko, HARRIA izena jarri zion.   (más…)  »  

Estibaus

Categorías

Enero 2014
L M X J V S D
« Dic   Feb »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, 19 de Mayo)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, 7 de Mayo)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiquetas


En la red