Altzako X. Bertso-paper Lehiaketa
Luismari Ralla Arruti
Betidanik ezagutu ditu herriak ipuinak, atsotitzak, bertsoak e. a.
Ahozko literatura eta idatzia, berez, eta sortzetik ezberdinak dira eta ezin ditugu biak kriterio eta teknika berdinez aztertu. Ahozkoa, bat batean pentsatua, irudien mugimendu azkarra. Aldi baterako, testuinguru, giro berezi batean sortzen da. Idatzia aldiz, denboraz pentsatua, irudiak motel eta landuagoak, eta jasotzailearen aldetik irakurriz eta denboraz aztertzeko nahi adina duelarik.
Garai batean, bertso berriak kantatzeko egiten ziren eta gero aldizkaritan argitaratzea izaten zuen xederik nagusiena edo saldu egiten ziren. Non? Jendea biltzen zen tokietan, ferietan, erromeritan eta abar. Kantatze hori propaganda bat bezala zen, gehiago saltzeko. (más…) »