Ganbara: Merezi zuen

2004, 1 de Octubre

Urte batzuk Ganbaran tresnak biltzen ibili ondoren erakusketa atontzeko garaia heldu zela iruditu zitzaigun. Izan ere, ordurarte egindakoa erakusteko beharra ikusi genuen eta baita etorkizunari begira egin nahi genuena ezagutarazi behar genuela ere iruditu zitzaigun.

Erakusketaren prestaketa, dauzkagun baliabideak ikusita, erronka bat zen gure taldearentzat, orain arte egin dugunaren ezberdina. Eta hala izan da, ez da erraza izan, lan handia izan baita egin behar izan duguna, eta, hala ere, lan hori guztia merezi zuela izan da ahaleginaren ondoren atera dugun konklusioa.

Erakusketara hurbildu ziren seiehun bisitari pasatxo ez da datu makala, inondik inora. Behar bada, orain arte burutu dugun aktibitaterik jendetsuena. Horrez gain, tresnak ikusterakoan hainbat eta hainbat jendearengan sortarazten zuen emozioa ikusita eta lagun askok luzatu zizkiguten komentarioak entzunda erakusketaren prestaketa lanetan edukitako buruhausteak arindu ez ezik gure gogoa indarberritu eta jarraitzeko adorea ere ekarri dizkigute.

Alabaina, erakusketa antolatzerakoan bageneukan beste asmo garrantzitsu bat, betetzeke dagoena. Izan ere, Ganbara Bildumak leku egoki baten beharrean dago, tresnak modu txukun batean gordetzeko, konpontzeko eta erakusgai jartzeko. Erakusketak behar horren adierazgarria izan da eta helburu hori burutzearen atzean eman dugun lehen urratsa. Urrats berriak ematen jarraituko dugu Ganbara Bilduma sendotzeko. Eta bidean altzatarren laguntza eta erakundeen babesa izango dugulako konfidantza daukagu. Merezi duelako.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Septiembre 2026
L M X J V S D
« Ago    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red