Altzako portua

2004, 1 de Octubre

Unai Elizasu

Doinua: “Arratsaldeon lendabizitik”

Gure portuak iada baditu
Ez dakit zenbat histori,
Lehen huts hutsa zegoen eta
Orain berriz gori gori,
Gurpildun ontzi dezente dago
Eta ondoan faro bi,
Itsasorikan ez duen portu
Bakarra Altzako hori.

San Markos dugu Altzako portu
Ohartu ez zera baina,
Arrai usteldu, olaturik ez,
Ta mareak jo du gaina,
Enbatarik ez baina ekaitzik
Ez du falta alajaina,
Bertan kaioak kasik ditugu
Donostiko portun aiña.

Urteak pasa eta portua
Zaborrez bete zeharo,
Kaioak ere laster ez dute
Zertan bertatik igaro,
Zuhaitzak eta lore usaia
Baititugu maiteago,
Kaioen kontra ez gaude baina
Txantxagorriak nahiago.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Enero 2026
L M X J V S D
« Dic    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Fernando Domínguez
    (2026, 21 de Enero)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, 9 de Enero)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, 7 de Noviembre)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, 1 de Octubre)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, 12 de Agosto)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiquetas


En la red