Nere buruari zenbait erantzun (eta galdera)

2003, 1 de Marzo

Unai Elizasurengana hurbildu gatzaizkio elkarrizketa bat egin asmotan eta bertso saioetan gai-jartzaile gisa erakutsi duen trebeziaz jabetuz hobe zela galderak berak egitea pentsatu genuen. Hortxe duzue bada Unairen galdera-erantzunak.

Altzan zu omen egungo izarra Unai?

Ez, izarra ez dut izan nahi. Gainera izar izateko ederregia naiz. Izarren argi gainera nahikoa aldakorra da, batzuetan dizdiragarri ta besteetan ez. Nik ez dut izarren argirik izan nahi, luzaro begiratu ezkero itsutzeko harriskua izaten du eta ez dut inor itsutuarazi nahi, eta batipat, ez dut izar sindromearekin itsutu nahi.

Baina ez duzu ukatuko, ezaguna egin zarela?

Kasu hontan izar izan nahiko nuke. Hor den izar bat baina ezagun ezaguna ezta ere; jendeak jakin beza banagola, baina horixe bakarrik.

Zer eman dizu bertso munduan ezagun izate honek?

Eman ezerrez, izatekotan ezagun izateko ohorea (edo dolorea). Nabilen mundu honetan, mundu ttikia da baina herrian oso maitatua, oso mirestua. Eta ezagutza honen aurretik gauza asko jaso nituen neure mundutik, lagun berriak, miresten ditudan jendearekin tratatzeko eta bizipen batzuk bizitzeko aukera, plaza eta herri mordotan jardutea, hizkuntzaz ber-maitemintzea…. gauza asko eman dizkit, beste asko jaso ere; orain emateko ordua da.

Santa Ixabel egunetik Kursaleko kubo handira?

Altzari asko zor diot, plazan jarduteko aukera eman zidanarekin ere zorretan naiz, bertan kantuan zeudei esker nago nagoen tokian. Altzan jaio nintzen eta bertso munduan ere Altza izan dut nere seaska. Altzan hasi bai baina kubo handira iristeko, plaza dexente egin nituen (25tik gora), bertsozale elkartean lan egiteko aukera izan nuen, bertso proiektu berrietan sartu nintzen. Eta horrek denak, elkartearen babesa lagun nuela, kubo handi eder hortara iritsi nintzen. Bertso mundua banintzen ezaguna baina kuboak bertsozale artean ezagun izateko bide eman dit. Eta kuboari zerbait zortzekotan, hori da.

Bueno Unai, asko luzatzen ari zera eta erantzun motzetarako galdera batzuk:

Altza? Oraindik eskerrik eman ez diodan nere herria

Santa Ixabel? Gaztea balitz, berarekin maiteminduko nintzake.

Bertsoa? Etorkizuna duen ohitura zahar eta ederra.

Gai-jartzaileak? Gazteak behar ziren, ideia eta histori berridunak…. jaio gara berriak.

Gaiak? Tokian tokikoak, baina sormena oinarri. Egunkari irakurle finak ez ditugu behar.

Bertsolariak? Lagun onak, batzuk oso onak. Jende jatorra. Eta parrandazale eta mozkorraren kontu hori, Txirritan garaian akaso baina egun ez da horrela.

Kursala? Lehen ikusi egiten nuen, orain berriz begiratu. Bizipenen kubo bitxi.

Euskara? Santa Ixabel bezela, gazteago balitz …

Gaztelera? Euskarak adarrak jarriko balizkit akaso , baina ez.

Altzako festak? Danborrada, banderen igoera, donostikoaren kentzea eta Santa Ixabelak.

Arrauna? Bertsoa bezela, lagun asko eman dizkit, lagun oso onak, jende asko ezagutzeko aukera, herri eta lurralde asko. Sofrimenduaz gozatzeko aukera eman dit, eta gozada bat da.

Itsasoa? Politagoa da itsasotik lurra, lurretik itsasoa baino.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Noviembre 2024
L M X J V S D
« Oct    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Últimos comentarios

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 20 de Noviembre)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 8 de Noviembre)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 3 de Noviembre)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 2 de Noviembre)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, 25 de Octubre)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiquetas


En la red