Uda joan da? etorriko ez balitz…

2002, 1 de Octubre

Unai Elizasu

Doinua: “Aita izenak kanta beharra”

Uda joan da ta eguzkia
Hurbildu udazkenean,
Batzuk diote “beranduegi”
Ta besteak “azkenean”
Oroit daigula sua izan zen
Ai gure Tomasenean,
Zorte txarra da sutan hiltzea
Ze pena dut barrenean,
Egun horretan eguzkia zen
Euria behar zunean.

Tomaseneak eragin digu
Gurean pena galanta,
Baserriakin gure herrian
Bihotz zati bat hil da ta,
Parekatzerik ez dut nahi baina
Itxia dute txalaka,
Euri txingarren moduan ere
Zer nolako zalaparta,
Udan euria gutxi bagendu
Ekaitzik ez zaio falta.

Uda exkasa izan degula
Den-denok gera testigu,
Txalaka itxi ta Tomasene
Goitik behera erre zaigu,
Auditz aldeko historia re
Guregana datorkigu,
Hala ere dena ez da hain txarra
Denok jakin badakigu,
Juantxo Kokak gutxienean
Iluna argitu digu.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Julio 2026
L M X J V S D
« Jun    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red