Altzako Gaztetxea

2001, 1 de Noviembre

Dagoeneko bi urte pasa dira Altzako gazteak Gaztetxe baten alde biltzen hasi ginenetik. 1999ko udazkenean hasi ginen elkartzen, kaskoko elizaren inguruan, eta koadrila ezberdinetako jendea biltzen ginen. Danon artean, gazteok gure kontura egin nahi genituen jarduera ezberdinak burutzeko gune baten beharrean ginela ondorioztatu genuen, eta egoera hori aldatzeko gaitasuna eta beharra bagenuenez, gaztenontzako gune ireki baten alde lanean hasi ginen.

Honela, 1999ko abenduan Herrerako Rutilita fabrika zaharrean sartzea erabaki genuen, 15 urte zeraman hutsik eta aproposa iruditu zitzaigun okupatzea eta gure beharretarako erabiltzea. Bertan, inoiz baino jende gehiago bildu ginen konponketa eta garbiketa lanetan, eta Larratxo, Altza eta Herrerako bizilagunen elkarteen babesa ere bagenuen. Gauzak horrela, Rutilita Altzako gazteon elkartze gune bat bihurtu zen, non gainera, Zurrunbilo, Gazte Bonobusaren aldeko plataforma, antzerki taldea, etab. biltzen ziren. 6 hilabete beranduago (maiatza) etorri ziren arazoak, proiektu berri bat egin nahi omen zuten lehen bai lehen guk geureganatu berri genuen fabrika zahar honen lekuan eta zipayoak etorri ziren jabearen aginduz gu handik botatzera. Gainera ez genuen negoziatzeko inolako aukerarik izan, ez jabearekin ezta Donostiako alkatearekin ere, nor Altzako gazteon arazoan asetzeko prest egon beharko luke.

Gertakari honen ondoren, eta inoren laguntzarik jaso gabe, berriro ere geure kabuz beste gune bat bilatzen hasi ginen, okupazioaren bidez, gazteok genuen arazoa konpontzeko. 3 egun beranduago Herreran 20 urtez hutsik egondako etxe bat okupatu genuen, Jose Elosegi kaleko 134 zenbakia. Guztia goitik behera garbitu ondoren kanpotik urdinez margotu genuen eta horregatik “etxe urdina” izenez ezaguna izan zen. Rutilitan eramandako dinamika berdina eraman genuen, baina etxe honetan hobeto moldatu ginen. Beheko partea taberna bezala moldatu genuen eta goian hainbat logela konpondu genituen jarduera ezberdinak burutzeko, hala nola, antzerkigintza, Zurrunbiloren gela, egongela, liburutegia, materiala gordetzeko… Herrerako festetan izan zen inauguratua eta jaiei giroa emateko hainbat ekintza egin ziren, horien artean, gazte kostillada, haur jokoak, argazki erakusketa, pelikula baten proiekzioa, kontzertuak… etab.

Baina urrian ere hemendikan ospa egin behar izan genuen, oraindikan etxebizitzak zutik jarraitzen duen arren, bota egingo zutela esan zuten, berritzeko asmoz.

Desalojo honen ondoren denbora dexente egon ginen kale gorrian 2001eko maiatzean Euskotrenen beste saiakera bat egin arte. Tarte honetan Harria parkean akanpada bat antolatu genuen. Kalejirak egin genituen eta kontzertu bat ere bai Altza Kaskon. Euskotrenen aste bete iraun genuen,b erriro ere etxe huts bati bizia eman nahian, jabeengatik engainatuak eta zipayoengatik kanporatuak izan ginen.

Kanpaina bat egiten hasi ginen Euskotrenen aurka, lokal horri sekula ez diolako jaramonik egin eta sekula ez diolako egingo. Ekainaren 8an protesta bat burutu genuen Herrerako Topo geltokian ximaurra, xiringak eta arraultzak botaz bertara nahiago dutelako hori guztia beraien instalazio hutsetan gazte antolatuak baino.

Irailak 15erako Gaztetxeen aldeko Manifestazio nazionalerako, Bilbon autobusa atera behar genuen Antiguakoekin batera, baina bertan behera utzi zen manifa.

Ikusten duzuenez orain kale gorrian gaude, baina laster proiektu berri bati ekingo diogulakoan gaude, eta urte askotarako

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Noviembre 2024
L M X J V S D
« Oct    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Últimos comentarios

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 20 de Noviembre)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 8 de Noviembre)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 3 de Noviembre)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 2 de Noviembre)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, 25 de Octubre)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiquetas


En la red