Auditz-Akular: Horrela ez!

2000, 16 de Diciembre

Uda hasieran, Donostiako Udalak Auditz-Akular deitzen duen eremuarentzako zeukan plana jendaurrean aurkeztu zuen eta hilabeteko epea zabaldu zuen alegazioak aurkezteko. Plan horren arabera, Pasaiarekiko mugak aldatu nahi zituzten Molinao aldean, Landarro industrialdea eraiki, biaduktu erraldoi bat egin eta 3.000 etxebizitza sartu Altzako berdegune handi honetan, besteak beste. Lehenbailehen egin nahi zuten eta halakotan uda da dudarik gabe garairik aproposena.

Ustekabe asko topatu dituzte bidean, ordea. Udan opor giroa egon arren, Altzan bilera jendetsu batzuk egitea lortu genuen eta berrehun alegazio baino gehiago aurkeztu ziren. Lau hilabete beranduago oraindik ez dituzte erantzun.

Abuztutik hona zer egin dute? Milioiak gastatzen ari dira kolorezko publizitatean, maketak eta ikerketak (etxebizitzen beharrak, trafiko eragina…) enkargatzen. Lehenengo plana egin eta gero aztertu ia beharrezkoa den. Lurrak erosten jarraitzen dute baina ez dute behar duten bezain beste erosi eta dagoeneko ia bi mila milio inbertitu dituzte. Urrian mugak aldatzeko bilerak egin dituzte Molinaoko industrialdea bezalako “marroia” gainetik kentzeko eta Pasaiari pasatzeko, eta ahaleginean frakasatu dute.

Gauzak ezin dira horrela egin, presaka eta korrika, Altzaren beharrak eta honelako egitasmo erraldoiek izango dituzten ondorioak aurretik ongi aztertu gabe. Ez, Auditz-Akular horrela ez!

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Agosto 2026
L M X J V S D
« Jul    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red