Altza, Auditz-Akular eta euskara

2000, 16 de Julio

Luis Mari Ralla Arruti

Izen nagusi nabarmenegiak normaltasunezko abiaduraz hedatzea nahi dugunontzat.

«SANMARTZIALAK», igaro berri ditugun egun hauetan altzatar batentzat oroimen asko eta sakonak ibili ditugu «jira ta bira» buruan.

Alde batetik, udalerri gisa eten historikoa suertatu zitzaigun, diktadura baten mende hartutako erabakiaren ondoren, askotan eraman ezina iristeraino, bere ondorio tamalgarriekin topo eginez: hirigintza garapen bortitza eta neurri gabekoa, hazkunde demografiko itzela izateraino iritsiz. (Bide batez, ahal den suerterik onena opa diegu igeldotarrei beraien azken ibilbidean udalerri izatearen norabidean).

Burutapen honekin, lehenengo galdera bikoitza datorkiguna honako hau da: NORK eta NOREN mesedetan hartzen dira tamaina hauetako neurriak?, eta gainera, ZORIONEKO AUZOA, entzun behar!

Hasieran 800, gero 1.000 eta orain 3.000. Hiru mila bider hiru kide bakoitzak bataz beste, bederatzi mila pertsona gehiago inguru hauetan. Ez ahaztu 13.000 etxe bizitza hutsik daudela Donostian zehar, azken datuak entzun ditugunez. Zuek atera kontuak.

Azken ukitua eman nahi genioke gutun honi zuzentzeko nahiaren asmoz, Altzako «Sanmartzialak» iragartzeko egitarau ofizialean euskarari ematen zaion trataera dela eta. Batetik, akats gramatikalak idatziz eta bestetik, inprimategiaren erruz sortzen direnak. Irakurri besterik ez dago argitaratutako azken alea.

Iritzi anakronikoa agian, pretentsiorik gabekoa, baina, ez dadila gauerdiko ahuntzaren estularen parekoa izan eta 2.000.go SANMARTZIALAK, osasuntsuak igaroko genituelakoaren esperantzaz, hartu bostak.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Agosto 2026
L M X J V S D
« Jul    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red