“Altza, berdea kenduz”

1999, 17 de Abril

Aitor Garin

Urte berri honetako lehenengo egunetaz gozatzen ari ginela, atzerritarrak diren erregeak etorri eta… hara ze nolako berria ekarri Altzatarrontzat!

Egunkariko izenburuak hala zioen: «El Ayuntamiento donostiarra destinará 1.231 millones a viviendas». Horrela irakurrita, gauza ona ematen zuen. Gauzak horrela, irakurtzeko alperkeria baino, jakinmina piztu zitzaidan, eta irakurtzen jarraitzeari ekin nion: «El Ayuntamiento de San Sebastián destinará 1.231 millones de pesetas para la compra de suelo y construcción de viviendas de protección oficial..» Beno beno, azken urteetan legeak ezarritakoaren aurka lotsagabeki aritu den Udaletxeak, bide zuzenetik joatea erabaki omen du. Hainbeste beharra dago eta!

Baina irakurtzen hasten zarenean, hobe da dena irakurtzea eta ez erdi bidean geratu, eta hala egin nuen: «..en la zona de Auditz-Akular, situada en el barrio donostiarra de Altza, junto al municipio de Pasaia». Ah!, horra gaia! Altzan daude lur zoru horiek, «San Sebastian-go auzoa den Altzan». Eta non dago Auditz-Akular? Altzako mapan begiratu eta… bai, non egongo zen ba… susmoa etorri zitzaidan burura, eta zergatik ez esan, moskeoa. Hurrengo pausua «Donostiako Plan Orokorra» (ia inork gogoratzen ez duen baina indarrean dagoen Plana) hartu eta aztertzea izan zen. Bai, argiago ikusi nuen. Iluntasuna, egoneza, jota… ba datoz berriro.

Bai, ba datoz. Nortzuk? Ondorengo lerroetan saiatuko naiz esatea nortzuk.

Gure herriak - batzuentzat auzoa - aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan. Egon zen une zehatz bat

non, inolako planifikaziorik gabe, inolako kontrolik gabe, kriston eraikuntza pila egin ziren, Altzako izaeraren aurkako sekulako erasoa burutuz. Eraso bortitz horrek izan zuen bere jarraipena Elizasu ingurunean, Larratxon,.. ia konturatu gabe, gure gurasoek ezagututako Altza hori desagertua zegoen. Gauzak lasaitu omen ziren, eta azken 15-20 urteetan Altzatarron borroka oinarrizko azpiegitura eta bizibaldintza duinen inguruan zentratu zen: Polikiroldegia, Harria Parkea, Anbulategia, Kultur Etxea, «Centro Cívico», Dinamika ezberdinetarako lokalak, aisialdi guneak,… Tamalez, lorpen guzti horiek posibilitatu zuten auzokideen borrokek nahiko desitxuratuak daude, eta egun, Udaletxearen borondatearen menpe daude, egiten den jarraipen maila eta dagoen erabakitze ahalmena oso txikia delarik. Baina gutxienez, oreka bat ari zen lortzen Altzan.

Bitartean, Donostiako hazkundea jarraitu egin zuen, espekulazioaren eraginez, eta urte hauetan ikusi dugu Antiguaren eboluzioa, Ibaeta, Errotaburu,.. baita Intxaurrondo, Amara Berri,… Geroz eta etxe gehiago eraiki behar, geroz eta eskaera haundiegia omen dagoelako.

Gaur egun, eta perspektibakin jokatuz, egin diezaiogun galdera bat gure buruari, Donostiako mapa aurrean egonda: Nondik jarraituko du Donostiako hazkundea?

Aukera gehiegirik ez da ikusten. Bai, egia da Amara Berrin lur zorua geratzen dela Plan Orkorraren erizpideak betetzeko; eta egia da Antigua aldean, Errotaburu inguruan, «lekua» dagoela… baina begiratu dezagun Altza aldera. Plan Orokorraren mapa ikusita, Altza bi errepideen artean (A8 eta N-1) geratzen den lur eremua da; lur eremu horren barruan banaketa bat —oso erreza, begibistan bait dago—, egin daiteke: ipar-mendebaldean, eraikuntzak, herria, eta hego - ekialdean, berdegunea, Altzako zelaiak, baserriak. Gorago aipatzen nuen oreka: gure iragana eta oraina, izan zena eta dena..

…Eta etorkizuna. A ze etorkizuna! Berriro, desoreka bait dator gure lurretara. Azpiegituren eta bizibaldintza duinen aldeko borroka bukatu ez denean —aparkalekuak, Polikiroldegiaren 2. fasea,…—, Udaletxeak ez du ahaztu Landarroko proiektu basatia, Landarrotik Altza kaskorako bidea zeharkatuko duen errepidea,.. eta Plan Orokorrean agertzen ez diren.. 800 etxebizitza! Egin dezagun ariketa mental txiki bat, eta mapari begira imagina ditzagun 800 etxebizitza horiek… Gure lur zaharraren lamentoak ez al dituzue entzuten?

Ba datoz berriro.. ba datoz. Geldiarazteko gai izango al gara? Gure herriaren identitateak, beste eraso bortitza, azkena eta definitiboa, eutsiko al du?

Eta nortzuk datoz?

Donostiako lurrekin jolasten dutenak: Espekuladore ustelek eta udaletxe laguna. Horiek datoz. Azken urte luzeetan Donostiako izaera klasista bultzatzen dutenek: Erdialdean dirudunak, eta «periferian», besteak. Hautetsi publiko batek behin esan zuen bezala, «periferia»ko etxeak Altza eta Intxaurrondokoentzat dira; orain, era argigarri batez diote «800 etxebizitza merke» («baratas») egingo dituztela.

Horiek datoz. Maila erdi-beheko populazioaren masifikazio berri bat ekarriko diguten horiek.

Eta hau dena Donostian azken urteetan ehundaka, milaka etxebizitza eraiki direnean.. Nola uler daiteke etengabe eraikitzea, eta etengabe behartuen zerrenda haunditzea? Ez al da, kasualidadez, zenbaki batetik, besteak beste, izango?

Zenbaki hori 14.000 da. Donostian dauden etxe hutsen kopurua orain dela urte bat. Horietako milaka batzuk Altzan kokatzen direlarik. Noizbait egin al duzu, irakurle, zure auzoan, zure kalean, «buzonada» bat? Ez al zara harritu hainbeste buzoietan inmobiliarien etiketak ikustean? Ez al dakizu pisuen eskasiak lur prezioak —batez ere lurra eskasa denean— igotzen duela?

Horrela bukatzen zuen oso osorik irakurri nuen berria: «El barrio de Altza, donde se sitúa el solar, es uno de los más populosos de la capital guipuzcoana». Ba datoz berriro…

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Noviembre 2024
L M X J V S D
« Oct    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Últimos comentarios

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 20 de Noviembre)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 8 de Noviembre)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, 3 de Noviembre)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, 2 de Noviembre)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, 25 de Octubre)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiquetas


En la red