Bertsoak

1996, 18 de Abril

Bertso hauek Patxi Lazkano “Otxoki” jarriak dira. “Tiro tartean Bertsotan” (Auspoa, 168) liburutik jasoak.

Bertso berriyak jartzera nua
guztizko borondatian,
milla beatzireun irurogei ta
zortzigarrengo urtian;
zer gertatu dan esan biar det
Intxaurrondo’ko partian,
nere barrena ez dago lasai
guziyak jakin artian.

Emeretzi etxe bota dituzte
illabeteren barruan,
famili askotan beidatu gabe
zer miseriya daguan;
bizitzen ere etzegon errez
olakuaren onduan,
baserriya ala utzi biarra
pena galanta genduan.

Abenduaren irua zan au,
Santa Barbara bezpera,
egun orretzaz bizi gerala
beñere aztuko ez gera;
aita ere egun ortantxen juan zan
mundu ontatik bestera,
oi t’amairu urte ziran eunian
etxia bota ostera.

Ni naiz Otxoki deitzen nautena,
ola zan gure etxia,
neronen bistan egokitu zan
tellatuak lur jotzia;
ura ikusita nere barruak
pasatu zuben trantzia,
nere biyotzak daukan penik
ezta posible kentzia.

***

Oharra: Lau bertso horiek hamabi bertsoz osatutako sorta baten aukeraketa izan daiteke. Ikus LAZCANO ARISTIMUÑO, Patxi: Historia de San Sebastián, Altza e Intxaurrondo (Donostia, 1996), 230-232 orr.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Julio 2026
L M X J V S D
« Jun    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red