Esnabide: zazpi galdera otsoari

2016, 11 de Noviembre

Iñigo Landa

captura-de-pantalla-2016-11-10-233626Prentsaren bitartez jakin dugunez, Donostiako udalbatzak Altzako lurretan auzo berri bat egiteko plana onartu du Esnabiden, Don Bosco, Beraun eta autobidearen arteko mendi magala berde malkartsuan. Denera 251 etxebizitza izango dira, babes ofizialeko 173 eta beste 76 tasatuak. Etxebizitzaz gain, aparkalekuak, ekipamendu pribatuak eta… 251 zuhaitz aldatuko dituztela diote, zuhaitz bat etxebizitza bakoitzeko. Berdez makilatu nahi dute oso iluna den hirigintza plan bat. Notiziak hainbat galdera sortarazi digu eta, beste behin adarra jotzen ari zaizkigula iritzita, frankismoaren azken urte horietan argitaratutako umorezko Hermano Lobo aldizkariaren “7 galdera otsoari” atalean erabiltzen zuten eredua hartu dugu haiei ere adarra jotzeko gogoz. Otsoaren erantzuna beti “uuuuuu” izango da. Irakurleak bere erantzunak izango ditu.

  1. Nola konektatuko da auzo berri hori Altzako gainontzeko auzoekin?
  2. Udal garraioa erabiltzeko aukera izango dute bertako biztanleek?
  3. Eta udal kultur eta kirol zerbitzuak izango dituzte?
  4. Ez al gaude bazter-auzo berri baten aurrean?
  5. Noren interesen alde ari dira lanean ordezkari publikoak?
  6. Noiz arte jarraituko dute diru publikoaz baliatzen interes pribatuen etekinak ziurtatzeko?
  7. Noiz arte jarraituko Donostiako udalak hirigintza molde zaharrak erabiltzen Altzan?

1-hermano-lobo

Etiquetas:

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Agosto 2026
L M X J V S D
« Jul    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red