Ba dator

2005, 1 de Marzo

Unai Elizasu

Doinua: “Bazkalosteko kafea”

Orreagatik datorrela bat
Ta bestea Suediatik,
Ta biak pasa asmotan daude
Gure herritik, Altzatik;
Bat korrika da bestea IKEA,
Zer dute ba antzekotik?
Euskara eta altzairu pila
Ezberdin dira, zergatik?
Bata etorri ta joango da
Baina bestea ez dakit?

Batekin igual tristetzen gera
Ta besteakin alaitu,
IKEA jasan egin behar da
Ta euskara berriz aitu,
Baten bidea berdin zait baina
Bestena ez bedi amaitu,
Euskerak eta IKEAk igual,
Eginkizun bera baitu,
Batak etxea jazten du eta
Besteak gu jazten gaitu.

Auditz aldeko proiektuari
Begiratzen ipinia,
IKEAk eta euskerak dute
Gauza pila eskeinia,
Etxe denentzat proposamena
Jartzea`re komenia,
Proiektuak du bai altzari ta
Bai euskararen premia,
Batak azala jantzi dezala,
Eta besteak mamia.

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Enero 2026
L M X J V S D
« Dic    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Fernando Domínguez
    (2026, 21 de Enero)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, 9 de Enero)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, 7 de Noviembre)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, 1 de Octubre)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, 12 de Agosto)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiquetas


En la red