Amarekin paseoan bere argazkien artean
Iñigo Landa Ijurko
Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.
Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke.
Lehen argazki makina Argentinara emigratu zuen osaba batek oparitu zion. Argazki gehienak aitak egin zituen eta tamaina txikikoak dira, 6 x 3,8 cm-koak. Hain txikiak izanik, argazkiak non eginak diren ikustea zaila da askotan, baina digitalizatzerakoan eta tamaina handian ikusi ahal izatean lan hori nabarmen erraztu da, batzuetan sorpresa politak hartuz.
Ama bere bi anaia txikiekin, Santi eta Jesus Mari. Atzealdean, familiaren etxebizitza, Aberneta etxearen ondoan, Eskalantegi kaletik Berrarantzako bidean. Usoz txapela lantegia eta Darietarako aldapa ageri dira.
Ama eta Mari ahizpa bi lagunekin Eskalantegi gainean, Berra aldean. Atzealdean, Antxo eta Topoaren trenbidea
Inaxi eta Jose Migel bikotea Txingurri sagardotegiaren albo batean, Herreran. Atzealdean trenbidea ikusten da. Amona, Jesusa Orbegozo Tolaretxipi, Txingurrienekoen familiakoa zen eta amak denboraldi batean bertan bizi izan zen osaba-izebekin.
Ama Altzagainarako errepidearen erdi-erdian, landatarren denda eta tabernaren aurrean, Vista Alegre etxean, Tantarrene ezizenez ere ezaguna. Ermita bidea atzealdean.
Ama ahuntz-praka loreen artean Ermita bidean, landatarrek zeukaten baratza txiki batean. Atzealdean Etxe Merkeen auzoa eta Altzagaina ikusten dira.
Ama Santa Barbara ermitaren aurrean.
Inaxi eta Jose Migel San Markon erromerian.
Ama, bere ahizpa Maritxin eta bere koinatu-koinata izango diren Santi eta Ixabelekin Lau Haizeta aldean, Landarbasora egindako txango batean.
Inaxi eta Jose Migel Juani izebarekin Gomistegiko ur biltegien aurrean Mendiolan zehar egindako txango batean.
Jose Migel San Marko bidean, Bordazar baserriaren inguruan.
Jose Migel Molinao errekaren ondoan; atzealdean, Molinao etxea ezkerraldean eta udal hiltegia eskuinaldean.
Osaba Migel Ermita bidearen ondoko zelai elurtu batean; Etxetxiki baserria eskuinaldean, eta urrutian Herrera.
2018, 8 de Marzo
Oso argazki politak. Hau altxorra!!!
Ama eta Aita beti bezala, dotore dotore.
2018, 8 de Marzo
Txit interesgarriak argazki hauek ere, Iñigo!
jmi