XVIII. Altzako Bertso Aroa (2018)

2018, 22 de Mayo

Luismari Ralla Arruti

Arte motarik gehienetan, bi une guztiz bereziak eta ezberdinak daude: Sortu eta interpretatu. Bertsolariak bi une hauek batera egiten ditu, bere-berea du, eta gainera persona multzo baten aurrean.
Aurtengo Altzako edizioan hiru atal ezberdinetan gauzatutako ekitaldiak gozatzeko aukera eman digu.
Batetik, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Nido tabernan aurkeztu ziguten “Erradikalak gara” emanaldia erraitetatik eta umorez beterik iritsi zitzaigun.
Bestetik, Tomasenen, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek entzuteko aukera eskeini ziguten. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre aritu zen Araitz Bizkaia eta Gari Arizmendi musikarien laguntzarekin. Umorea, jolasa, gogoeta eta emakumeen arteko konplizitatea ez ziren faltatu, saio borobila.
Apiralen 22an, Bertso bazkaria, Jon Maia eta Amets Arzalluzekin. Gai-jartzaile lanetan Manex Ralla, ausartuko gara esaten bere ahaleginean “intelektualegia” joan zela saioa zenbait alditan.
Azkenik, Bertso paperen emaitzen irabazleak aipatuko ditugu. Alde batetik aurkeztutako lanen artean, Lierni Rekondo, Lasartearra, suertatu zen irabazle, “Odol husten” zortzi bertso sortarekin. Eta bertako egileen artean, Arkaitz Lareki “Ez dut etsiko” sei bertso sortarekin.
Norbaitek, era atsegin batean, kantatu eta aztertu nahiko balitu, Estibausek eskeintzen digun aukera honekin, hortxe doazkizue aurtengo irabazleen lanak.

Etiquetas:

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Agosto 2026
L M X J V S D
« Jul    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Últimos comentarios

  • Ezkurra
    (2026, 10 de Julio)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, 11 de Junio)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiquetas


En la red