Auditz-Akular izena dela eta
Iñigo Landa
Donostiako udalak proiektu erraldoiak ditu industrialde eta hirigune handiak eraikitzeko Altzako baserri lurretan. Inguru honi guztiari Auditz-Akular izena jarri dio, bi baserri hauen lurrak hartzen baititu bere barruan. Ondo dago Altzako etxeen izenak gure herriko kale eta auzoei ematea, izenak behinik behin etorkizunerako gorde nahi badira. Horregatik, merezi du izenak finkatzeko orduan zuhurki jokatzea. Akular (Acular) izenarekin ez dago inongo arazorik honela idatzi baita baserri honen izena 1626. urtetik gaur egun arte. Auditz izenaren inguruan, berriz, badago zertaz hausnartu eta, behar bada, zer zuzendu ere. (más…) »