Jabi Mujika Arregi
Euskal Giroa Elkartea
Euskal Giroa Elkartea sortu zenean, ia 40 urte, jende mordo bat bildu ginen zerbait berri egin nahian, asmo berri baten inguruan. Horien artean jende heldu xamarra eta Jabitxu “gure mutikoa” gazteena bera bait zen.
Garai hartan bera Herrerako “Itzala” gazte elkarteko kide zen eta halare denbora izaten zuen bi elkarteetan parte hartu ahal izateko. Soldadutzan zegoela permiso ematen ziotenean Elkarte berria prestatzeko lanean ziharduen buru belarri.
Berak Herrera zuen maite, eta nahikoa zen edozeinek eskatuz gero bere laguntza eskaintzeko. Langile porrokatua, geldi egon ezin horietakoa, lanerako beti prest, sutsua eta bere ingurunearekin oso konprometitua.
Euskal Giroa Elkarteko lehendakari izana, egun lehendakari ordea eta pilota saileko arduraduna. Zaila izango zaigu berak egin dituen gauza guztiak nolanahi ahaztutzea. Ezinbestekoa dugu, une honetan, geure esker ona nabarmentzea.
Bihotz bihotzez eta merezimendu osoz!!!! (más…) »