Altza Hadi batzordea
Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.
Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.
Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera, Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!
Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.
Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko. (más…) »