“Izarrak alde”: Oteiza Ametzagainan

2010, 3 de Junio

Iñigo Landa

Este cementerio en Ametzagaña ha sido mi última oportunidad para servir como escultor a mi país. En un extremo de la ciudad, frente al océano, tenéis el emocionante y simbólico Peine de los vientos, de Chillida. En el otro extremo de la ciudad, y frente al cielo, hubierais tenido, abarcando como en un abrazo definiendo nuestra ciudad, este monumento funeral y vital que no lo habéis querido.” (Jorge Oteiza, “Política de sepultureros en Ametzagaña“)

Ametzagaina mendia parke bihurtu du udalak eta hainbat panel jarri ditu inguru eder horren alderdi historiko eta naturalak ezagutzera emateko. Merezi du gogoratzea, ordea, proiektu hutsean geratu bazen ere, Ametzagainan kanposantu bat egiteko proiektu lehiaketa izan zela orain dela hogeita hamabi urte, eta Oteizak parte hartu zuela Fullaondo eta beste arkitektoekin batera. Labaien alkate zela, lehiaketa batzordeak alde batera utzi zuen Oteizaren proiektua eta porrot horrek artistaren eta politikari abertzaleen arteko haustura ekarri zuen.  Oteizaren haserrea eta arrazoibidea hainbat egunkarietan argitaratu zen “Política de sepultureros en Ametzagaña” artikuluan geratu dira jasoak.

oteiza

Oteiza Ametzagainako maketaren aurrean (Euskonews)

Proiektuari dagokionez, Oteiza Museoak aurten argitaratzekoa da Koadernoak saileko 7. zenbakian proiektu honi buruzko monografikoa: “Monumentaltasuna Jorge Oteizarengan: Izarrak alde, Donostiako Ametzagañako hilerrirako Nazioarteko Lehiaketan aurkeztutako hilerri proiektua”. Koadernoa argitaratu bitartean, edukiaren nondik norakoa  “Jorge Oteiza y el cementerio de Ametzagaña para Donosti-San Sebastián” artikulua irakurri dezakegu, Ana ARNAIZ, J. ELORRIAGA, X. LAKA, eta J. MORENO irakasleek idatzia, koadernoaren egile berberak.

“Lur paisajistak” enpresak Oteizaren planteamendu estetiko eta transzendentaletik urruti, aisialdirako eta entretenimendurako gune bat sortu du Ametzagainan, baina eraiki dituzten elementuen artean badago bat pentsamendu oteizarra gogora ekartzen diguna: kraterra. Orioko hondartzara joaten zenean, hondarra biltzen zuten gurdiek uzten zituzten kraterrak bilatu eta barruan sartzea zuen gustoko Oteizak. Etzanda, isolaturik eta babesean, zerua ikusten zuen, nolabaiteko bidaia egiten bere barneko hutsaren esperientziatik zeruko hutsera. Haurtzaroko esperientzia horrek bere estetikaren oinarrian dago, cromlech-aren interpretazioa emango zuena.

Haurtzaroko kraterretatik abiatuz kutxa hustuak, metafisikoak, sortu zituen Oteizak, eta Ametzagainako bizkarrean, lurretik altxatua, prisma bat ikusten zuen parke baten erdian, monumentu sakratu bat, hildakoak abiatzen laguntzeko eta hiritarrak “lurgaineratzen” saiatzeko, Proiektu hura utopien kutxan aparkatuta geratu zen eta Oteiza abiatu da, baina Ametzagainako parkean bere haurtzaroko kraterren parekoa daukagu, eta Izarrak alde.

Etiquetas: , ,

1 comentario

  1. Pili

    Polita da pentsatzea Oteizak berak parke hontatik ibili izan dela bere planoak egiten. Eta bere idei hura, azkenean, egina izana. Oraingoak, ez genekienak proiekto hori existitzen zuenik poza gehiagoekin gure paseotxoak parkearen zehar emango dugu. Guttinez eraikinak ez dira egongo eta aire libre gehiagotaz disfrutatuko dugu.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Julio 2024
L M X J V S D
« Jun    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Sara
    (2024, 28 de Junio)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, 26 de Junio)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, 23 de Junio)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, 5 de Junio)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»
  • Estibaus
    (2024, 8 de Mayo)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»

etiquetas


En la red