Etiketaren izena: artea

Ruiz Balerdi margolaria Herreran

2023, Otsailak 28

arkaltza-balerdi
Iñaki Martiarena “MATTIN”: ARKALTZA [1]

Iñigo Landa Ijurko

Rafael Ruiz Balerdi (1934-1992) margolari donostiarra euskal arte garaikidearen ezinbesteko erreferentzia artistikoa da. Koadro abstraktuekin lan egiten zuen, behaketa, kolorea eta bat-batekotasun sortzailea oinarri hartuta. [2]

1973an, Donostiatik kanpo urte asko eman ondoren, itzuli egin zen, eta Andoaingo eskola publikoan nahiko espazio handia aurkitu zuen, egiten ari zen tamaina handiko koadro batekin lanean jarraitu ahal izateko. Artistaren eta eskolako haurren artean sortuko den harreman sortzaile estuak esperientzia didaktiko hori Lasarte eta Herrerako eskola publikoetara hedatzera eramango du, bost urtean zehar.   (gehiago…)  »  

Estibalitz Álvarez García

2022, Maiatzak 4

Arg.: Azken Muga

Arg.: Azken Muga

Azaroan Estibalitz Álvarez García artista altzatarra hil zen. Bizitzeko eta sortzeko energia handia zuela erakutsi zuen bere bizitza osoan zehar eta egin zuen guztian grabatuta geratu ziren. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Gora AMALURRA Gora BIHOTZAK!!! erakusketarekin egin zion aurre gaixotasunari, eta SUPERválidas proiektua diseinatu zuen, gurpil-aulki bat erabili beharrarekiko erreakzio pertsonala. Gaitzak ere ez zuen eragotzi abuztuan Txokolarterekin batera Azken Muga arte eta kultura naturan jaialdian parte hartzea Paisaia Horizontalak proiektuaren ideia eta teknikekin.

  (gehiago…)  »  

“Altza” grafitia

2017, Urtarrilak 31

“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpenean horma-irudi handi bat zintzilikatu genuen liburuaren kontrazaleko orri zuriaren irudiarekin. Bertan bildu ginenen artean kolorezko papertxoz bete genuen horma-irudia eta ondoren Aritz eta Gorka artista gazteek aurretik prestatutako graffiti bat margotu zuten gainean. Minutu bat pasatxoko bideo azkar honetan (timelapse) ikus dezakezue hori guztia.

Inocencia Arangoa, emakumea eta margolaria

2016, Uztailak 22

inocencia-arangoa00030009

Iñigo Landa

Martxoak 8 zela eta 1901. urteko prentsa artikulu bat berreskuratu genuen non Inocencia Arangoa margolari gaztearentzat berdintasunerako eskubidea aldarrikatzen zen. Orain gure asmoa da diskriminazioari aurre egin zion emakume eta artista horren bizitza eta lanaren gainean dakiguna biltzen saiatzea.

Inocencia Arangoa Figueroa margolaria Altzako San Martzial elizan batailatu zuten 1879ko abenduaren 29an eta 92 urte zituela Madrilen zendu zen 1972ko abenduaren 10ean.(1) Gurasoak Vicente Arangoa Matxiandiarena eta Elisa Figueroa Villar zituen, Donostiako Santa Maria elizan 1875. urtean ahalordez ezkonduak. Hamabi seme-alaba izan zituzten; Inocencia hirugarrena zen.(2) Emilio García Martínez (1875-1970) arkitekto eta paisaia-pintorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Maria (1904-1994), zein Madrileko Errege Goi Kontserbatorioan irakasle izan zen, eta Antonio (1908-1995), Madrileko Arkitektura Eskolan katedraduna.

Neskatoa zelarik, 1891. urteko Euskal Lore Jokoetan sari bat eskuratu zuen 15 urtetik beherako irakurketa ariketetan.(3)

  (gehiago…)  »  

Inocencia Arangoa, emakume margolaria

2016, Martxoak 8

la-union-vascongada-1901-05-01-moztuta

Iñigo Landa

Martxoak 8 egun aproposa da XIX. mendeko euskal emakume artista bakarrenetako bat gogoratzeko, Inocencia Arangoa Figueroa margolaria, Altzako San Martzial elizan 1879ko abenduaren 29an batailatua eta 1972ko abenduaren 10ean Madrilen zendu zena. Hurrengo sarrera batean margolari honen biografia labur bat eskainiko dugu eta momentuz emakume izatetik bizitutako pasadizo batekin geratuko gara, 1901. urtean Erroman pentsiodun postu bat eskuratzeko oposaketetara bere burua aurkeztu zuenean eta norbait eragozten saiatu zen emakumea zela argudiatuz. Donostiako La Unión Vascongada egunkariak 1901eko maiatzaren 1eko azalean bere babesa eskaini zion emakume artista gazteari berdintasunaren aldeko idazki bat argitaratuz.

NOTICIAS

Inocencia Arangoa

Por tratarse de una joven señorita, hija de San Sebastián, donde reside su familia, alumna distinguida que fue de la Escuela de Artes y Oficios, reproducimos las siguientes líneas que publica un periódico profesional de enseñanza:

“En estos días se está debatiendo si debe o no ser admitida a oposición, para una plaza de pensionado en la Academia Española de Roma, la señorita Inocencia Arangoa, que firma una de las solicitudes presentadas en el ministerio de Estado.

Según noticias de los periódicos, ha emitido informe un jefe de Negociado, diciendo que debe desestimarse la pretensión, sin que para ello exista otra razón que la de ser una mujer la que aspira a obtener la pensión.   (gehiago…)  »  

“Izarrak alde”: Oteiza Ametzagainan

2010, Ekainak 3

Iñigo Landa

Este cementerio en Ametzagaña ha sido mi última oportunidad para servir como escultor a mi país. En un extremo de la ciudad, frente al océano, tenéis el emocionante y simbólico Peine de los vientos, de Chillida. En el otro extremo de la ciudad, y frente al cielo, hubierais tenido, abarcando como en un abrazo definiendo nuestra ciudad, este monumento funeral y vital que no lo habéis querido.” (Jorge Oteiza, “Política de sepultureros en Ametzagaña“)

Ametzagaina mendia parke bihurtu du udalak eta hainbat panel jarri ditu inguru eder horren alderdi historiko eta naturalak ezagutzera emateko. Merezi du gogoratzea, ordea, proiektu hutsean geratu bazen ere, Ametzagainan kanposantu bat egiteko proiektu lehiaketa izan zela orain dela hogeita hamabi urte, eta Oteizak parte hartu zuela Fullaondo eta beste arkitektoekin batera. Labaien alkate zela, lehiaketa batzordeak alde batera utzi zuen Oteizaren proiektua eta porrot horrek artistaren eta politikari abertzaleen arteko haustura ekarri zuen.  Oteizaren haserrea eta arrazoibidea hainbat egunkarietan argitaratu zen “Política de sepultureros en Ametzagaña” artikuluan geratu dira jasoak.   (gehiago…)  »  

Kaleko artea

2010, Apirilak 11

Iñigo Landa

Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.

Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.

Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.

Azken txangoaren erreportaje grafikoa

2009, Otsailak 1

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean