Martuteneko Estankoa

2025, 11 de Mayo

Arg.: Asier Pagoaga

Arg.: Asier Pagoaga

Koro González Galarraga

- Egunon. Ongietorriak, gaur, maiatzaren 3an, JANE’S WALK Donositako Elkarteak, Sarroeta Auzo Elkarteak eta Altzako Historia Mintegiak prestatu duten ibilaldi honetara.

- Ni, Koro González Galarrga nauzue. Miguel Galarraga Mancisidor zenaren biloba. Orain azalduko ditudanak, aitonak eta ingurukoek esanda adieraziko dizkizuet… Baita neronek ikusi eta bizi izandakoak ere.

- Aitona Miguel, Zumaiako Artadiko “Torre” baserrian jaio zen. Maiorazgoa ez zenez gero, Donostiara etorri zen “babarrun” bila.

Bertako etxe nagusi batean LOREZAIN bezala lan egin zuen.

Etxe hartako sukaldari Ramonarekin ezkondu eta 1919ko apirilaren 19an, Martuteneko Estankoa erosi zuten.

- APOSTOLADUARI buruz hitz bi: Biltoki lekua zen: alde batetik APOSTOLADO DE LA ORACIÓNeko mojak komentu bat zuten. Parrokiarik ez zegoen Martutenen garai hartan eta Apostoladuko mojetan esaten zituzten mezak.

Neskentzako eskola ere bazuten. Zaragozan, berriz, Unibersitateko Ikasleentzako Erresidentzia martxan zuten.

Urte batzuk gerora, RENFEko trenak apeaderoa jarri zuen… Auzo batentzat komunikazio gutxi ez ziren, Loiola eta Donostiaren artean.

miren-koruko-martutene-3- MARTUTENEKO ESTANKOA.

Aspaldiko etxea. Auzoari izena eman ziona. Etxe handia zen eta “ETXEATZE” handi bat ere bazuen jarraian. Etxe handi hartan ofizio asko gauzatzen ziren: TABERNA, “APUPILO ETXEA”, JATETXEA, DENDA, ALPREATAK, KAFEA, LOKUTORIOA, TELEFONOA, TELEGRAMAK (kuarteletara eramaten ziren)… denetik zerbait.

Etxeatzean: IKATZ almazena (saltzeko) Fermin arduratzen zen, EGURRA, TXERRI TOKIA, PLAZA erdian 4 zuhaitz handi. Hauei lotuta gelditzen ziren egunero baserritarrak ekartzen zituzten astoak, andreak, saski borobil handiak askatu eta Hernaniko tranbiaren bagoian sartu eta Donostiako Merkatuko buelta egin arte. Martuteneko festak ere Etxeatzian egiten ziren: Lau zuhaitzen artean oholtza jarri eta bersolariak, musika, lokotx apostuak, zinta karrerak, oilo lepo mozketa (itaiakin)…

Gero “Campos Eliseos” gaurko “Port Aventura” antzekoa ere izan zen… eta Estankoa afari-merienda egitera handik jende asko etortzen zen.

Urte asko hala pasa ziren eta Miguelen familia Mexikora joan zen. Azkenean aitonarentzat gehiegizkoa zen ardura hori dena eta saltzea erabaki zuen.

GUEZALA Irene andreari saldu zion. Lezoko familia eta hori laguntzera, bere senarra eta ahizpak Elixabete eta Koldobike, baita anai gaztea ere etorri ziren Estankora…

Ondoren, GUEZALA familiak ALI-OLI eramaten duten senar emazteri saldu zien. Gaur beraiek daude.

MARTUNEKO ESTANKOA, Ondare Historiko bezala klasifikatua dago eta ezin bota diteke.

Martutene / Estanko, Jane's Walk 2025-05-03

Martutene / Estanko, Jane's Walk 2025-05-03

Etiquetas:

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Mayo 2026
L M X J V S D
« Abr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Iñigo
    (2026, 26 de Mayo)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, 26 de Mayo)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, 26 de Mayo)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, 19 de Mayo)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, 7 de Mayo)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiquetas


En la red