80 metro historiaz: Nexgraff-en horma-irudiaren aurkezpena Tomasenen

horma-irudiaren-ondoan

Igande goizean, Tomasenen giro polit batean 40 lagun bildu ginen Nexgraff artistak Harri Berri haur eskolaren sarreran margotu duen horma-irudiaren aurkezpenean. Hasieran Bizarrain euskara elkarteko Butxek hitza hartu zuen ekimenaren nondik norakoa azaltzeko. Segidan, Nextorrek atzean dagoen sorkuntza-prozesua nolakoa izan zen eta nola gauzatu zen partekatu zuen: hasierako zirriborroetatik hasita, kolore-aukeretatik, Altzaren historiaren sei aro nagusiak nola islatu zituen azalduz. Gauzatze lanean Aitor eta Santiren laguntza izan du, aurkezpenean bertan egon zirenak. Bere azalpenak argitasun berezia eman zion lana ulertzeko, eta han bildutakook artista baten sortze-prozesuaren lekuko izateko aukera izan genuen.

Ondoren, Historiaurretik gaur egunera arteko historia jasotzen duen horma-irudiaren edukiak interpretatzen laguntzeko erreferentzia batzuk eskaintzeko asmoz, AHMko Maribelek eta Iñigok elkarteak prestatutako testu historikoa aurkeztu zuten, horma-irudian agertzen diren sei aroen gaineko informazioa eskainiz. Han bildutako pertsona guztiei paper bat banatu zitzaien informazio horrekin, etxera eraman eta lasaitasunez irakurri ahal izateko. Orri horiek hemen klik eginez deskarga daitezke Pdf formatuan.

Tomaseneko saioaren ondoren, talde osoa horma-irudiaren ondora joan zen. Bertan, Nextorrek eta Aitorrek erakutsi ziguten xehetasunez nola landu zituzten irudiak, zein teknika erabili zituzten eta zein erronka gainditu behar izan zituzten uztaileko egun beroak ziren horietan.

80 metroko distantzia horretan, horma-irudiaren ondoan gelditu ginen, eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen gure historiaren irudikapen bisual hori. Artistaren azalpenekin, bertaratutakook lotura zuzena sentitzen dugu iragana eta oraina lotzen dituen obra honekin. Igandeko ekitaldiak agerian utzi zuen Altzan gure historiarekin dugun lotura sendoa.

Etiketak: , ,

Iruzkin 1

  1. zapi

    ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko..
    Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen da….hori probestuz eta kontuan hartuta korrika bi urtero gauzatzen dela Altzako etorkizuna euskalduna izatearen nahia edo/eta helburua aipatu daiteke,historiaren aroa borobilduz..
    milesker

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean