Domingo de Arnao Bidaori emandako lizentzia hiru esklabo beltz eramateko Ameriketara (1537)
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Indiako Artxibo Orokorrean jarraian komentatzea merezi duen dokumentu hau aurkitu dugu: 1537ko Errege Zedula bat, non Domingo de Arnao Bidaori -Donostiako bizilagun eta Arnaobidao oinetxe altzatarraren jauna izandakoa- Ameriketara hiru esklabo beltzekin batera joateko baimena ematen zion, Koroak bere kolonietara bidaiatzeko garatu zuen lizentzia sistemaren adibide tipikoa.
1492an kontinente berri bat aurkitu ondoren, Espainiako monarkiak sistema administratibo bat ezarri zuen Indietara emigratzeko eta kolonizazioan parte hartzeko. Baldintza legal eta administratibo zorrotzak ezarri zituen: odol garbitasuna frogatu behar zen, deskribapen fisikoa eman faltsutzeak ekiditeko, bere familiarekin bidaiatu behar zen edo, bestela, baimen berezia lortu, eta izapideak Sevillako Kontratazio Etxearen bidez egin behar ziren. Arauak zorrotzak izan arren, legez kanpoko emigrazioa zerbait arrunta izan zen.
XVI. mendean kalkulatzen da 200 eta 250 mila pertsona artean emigratu zuela, biztanleriaren % 4 inguru, eta bide honetatik Amerikara eraman ziren esklaboen kopurua oso txikia izan zen, %1 baino txikiagoa. Hain zuzen ere, Recopilación de Leyes de los Reynos de Indias dokumentuan jasotzen denez, agintzen zen ez zirela pasatu behar “esklabo zuriak, beltzak, loroak, mulatoak, ez eta berberiarrak ere, Erregearen baimen espresurik gabe”, eta ez betetzearen zigorrak ezartzen zituen. (”El Emperador D. Carlos, y el Príncipe Gobernador. Ordenanza 124. La Emperatriz Gobernadora en Madrid á 25 de Febrero de 1530.”)
Baldintza ekonomiko, pertsonal eta familiarra hobetzea, krisi ekonomikotik ihes egitea edo Amerikan ezarritako senideekin biltzea ziren emigratzeko arrazoi nagusiak. Baina bidaia garestia eta arriskutsua zen. Lehenik Sevillara iritsi behar zuten, lizentzia Kontratazio Etxean tramitatu, itsasontziko txartela ordaindu, bidaia egin -helmugaren arabera 1 eta 4 hilabete bitartean-, eta gaixotasunen, ekaitzen eta piraten mende egon.
Aurreko guztitik ondoriozta daiteke Ameriketara emigratu nahi zuenak gizarte maila eta baliabide nahikoak izan behar zituela. Hori da, hain justu, Domingo de Arnaobidaoren kasua. Arnaobidaoko jaunak 1511n baserria eta horren ondasunen jabetzak galdu zituen, Iñigo Ortiz de Salazarrekin eta Miguel Ochoa de Olazabalekin zorra egiteagatik, zehazki, karabela bat eraikitzeko ohol eta burdina kopuru jakin bat ez ordaintzeagatik.
1534an, Domingo de Arnaobidaoren Catalina, Domenga eta Gracia alabek Maria Gomez de Olazabal, Miguel Ochoa de Olazabalen alabaren aurkako auzia hasi zuten, baserria eta bere jabetzak itzultzeko eskatuz, aitaren ezjakintasuna eta absentzia argudiatuz. Auzi horren ondoren, 1538an, aita zendutzat hartu zuten, eta horrek pentsarazten digu Domingo de Arnaobidaoren heriotza Amerikara abiatu baino lehentxeago gertatu behar zela, edo bidaian zehar, edo helmugara iritsi eta gutxira.
Domingo Arnaobideaok lortutako lizentziari helduz, bertan argi erakusten da nola funtzionatzen zuen lizentzia sistemak: partikularrek errege lizentzia eskatu behar zuten esklaboa garraiatzeko; esklabo bakoitzeko bi dukatiko ordaindu behar zuten; Sevillako Kontratazio Etxeak lizentzia hauek erregistratzen eta kontrolatzen zituen; eta funtzionarioek jatorrizko dokumentua “hiru giltzen kutxan” gorde behar zuten baimenduta zeuden baino esklabo gehiago ez garraiatzeko.
Arnaobidaroren “biztanle edo konkistatzaile” (zedulak zehazten duen bezala) baldintza iradokitzen du Amerikan behin betiko ezartzera zihoala, langile esklaboak bere proiektu kolonialera eramanez. Kasu honetan, esklaboa etxeko zerbitzuetarako zeuden: “zure pertsonaren eta etxearen zerbitzurako“.
Dokumentu honek oso ondo erakusten du nola sistematizatu eta erregulatu zuen Espainiako burokratiak penintsulako emigrazioa kolonietara eta esklaboen merkataritza, hiru mende baino gehiago iraun zuen kontrol administratibo zorrotza erabiliz.
1537-05-12, Valladolid
Errege Zedula Domingo de Arnao Bidaori lizentzia emanez hiru esklabo beltz Indietara eramateko, dagozkion eskubideak ordainduta.
Indiako Artxibo Orokorra, INDIFERENTE, 422, L.17, F.131R-131V
(Orri-bazterrean: Domingo de Arnao Bidao)
Por la presente doy liçençia e facultad a uos Domingo de Arnao Bidao para que de estos nuestros Reynos e señorios podais pasar e paseis a las nuestras Yndias islas e tierra firme del mar Oceano tres esclauos negros para serui(cio) de vuestra persona y casa pasando vos en persona a poblar o conquistar a las dichas nuestras Yndias e no de otra manera e hauiendo primero pagado a Diego de la Haya cambio en nuestra corte los dos ducados de la liçençia de cada vno dellos por quanto el por nuestro mandado tiene cargo de los reçibir e cobrar e siendo tomada la razon desta mi çedula por los nuestros ofiçiales que residen en Seuilla en la Casa de la Contrataçion de las Yndias e mando a los nuestros ofiçiales de la isla o prouinçia donde lleuaredes los dichos esclauos que tomen esta nuestra çedula y original mem(oria) la pongan en el arca de las tres llaues para que por virtud della no se puedan pasar mas de los dichos tres esclauos negros de que ansi vos damos liçençia fecha en Valladolid a doze dias del mes de mayo de mill e quinientos y treynta e siete años. Yo el Rey refrendada de Samano y señalada de Beltran y Carvajal y Bernal y Velazquez.
Yden a Joan de Astorga para pasar a las Yndias vn esclauo negro en forma.
El rey
***
Erreferentziak:
- “Recopilación de las Leyes de los Reynos de las Indias, mandada imprimir y publicar por la Magestad Católica del Rey Don Cárlos II, nuestro señor“, 1998 [1791], III. tomoa, 26. titulua. XVII. Legea.
- Pablo Iglesias Aunión: “Las licencias para viajar a Indias. Estatutos de limpieza de sangre y requerimientos en el Trujillo del siglo XVI“, XXXI Coloquios Históricos de Extremadura. Homenaje a la memoria de don Carmelo Solís Rodríguez, 2003, 241-264 orr.
- Patricia Escandón: “‘Esta tierra es la mejor que calienta el sol’: La emigración española a América, siglos XVI-XVII“, Historia comparada de las migraciones en las Américas-n. Instituto de Investigaciones Jurídicas, UNAM. Mexiko, 2014, 19-31 orr.
- Gonzalo Durán López: “Pasajes a Indias a principios del siglo XVIII: Precios y condiciones“. La emigración española a Ultramar: 1492-1914-n. Asociación de Historia Moderna, 1991, 199-214 orr.
- “De la casa solar de Arnaobidao en jurisdicción de la ciudad de San Sebastián” / Domingo de Lizaso. Nobiliario de Guipúzcoa. Donostia: probintziako inprenta, 1901, II.T., 25. kap.
- 1511-10-24. Iñigo Ortiz de Salazar eta Miguel Ochoa de Olazabal, Donostiako (Gipuzkoa) bizilagunei, Arnao Vidaoko etxe eta baserriaren zorrei eta bahiketari buruz, litigatu zutenaren auziaren exekutoria. Valladolideko Erret Kantzelaritzako Artxiboa, EJECUTORIAS ERREGISTROA, 268. kutxa, 49.
- 1523-05-05. Altzako (Gipuzkoa) kontzejua, justizia eta erregimendua eta Miguel Ochoa de Olazabal, Donostiako (Gipuzkoa) bizilagunari, Miguel Ochoa de Olazabalek Arnao Vidaoko baserriaren jabe izateagatik ordaindu beharreko zergen ordainketari buruz, litigatu zutenaren auziaren exekutoria. Valladolideko Erret Kantzelaritzako Artxiboa, EJECUTORIAS ERREGISTROA, 361. kutxa, 35.
- 1534/1538. Arnaobidao baserria bere ondasunekin itzul dadila eskatzea, demandatuaren aitak demandatzailearen aitari bahitu zizkionak, burdina-kopuru jakin bat ordaindu ez ziolako. Demandatzailearen arabera, burdina hori ez zion eman. Demandatzaileak Miguel Ochoa de Olazabalek Domingo de Arnaobidaroren ezjakintasuna eta absentzia aprobetxatu zituela alegatzen du. / Catalina de Arnaobidao, Donostiako bizilaguna, berez eta Gracia eta Domenja ahizpen lagapen-hartzaile gisa, denak Domingo de Arnaobidaoren oinordekoak, María Gomez de Olazabal Donostiako bizilagunaren eta bere semearen aurka, Miguel Ochoa de Olazabal Donostiako bizilaguna zenaren oinordeko gisa. Valladolideko Erret Kantzelaritzako Artxiboa, Auziak, Quevedo Idazkaritza. K97/2 - 16. leg., 6 pieza, 600 orri.
- 1539-08-19. Antonio de Idiaquez jaunak, Santiagoko ordenako zaldunak, berez eta Gracia de Olazabal andrearen senar gisa, eta Nicolas de Plazaolak, bere aldetik eta Catalina de Arnaobidao andrearen senar gisa, Arnao Bidao baserriaren eta haren ondasunen jabetzari buruz egindako transakzioa eta iruzkina. Donostiako Artxibo Historikoa. San Millan eta Villalegre markesaren artxiboa, 64. kutxa, 491. zenbakia.
- Altzako Tokiko Bilduma: Arnaobidao.




2025, Azaroak 7
Aportación muy completa e interesante.