Basografia, conectarnos con la naturaleza a través de la fotografía

2025, 3 de Junio

basografiaDentro del programa de Naturaldia, este jueves, 5 de junio, a las 19:00 h, en Tomasene, Egoitz Arruti Uria nos acercará a conocer de cerca su proyecto “Basografia. La actividad se desarrollará en euskera.

Basografia“, en general, se trata de un proyecto que quiere reflexionar sobre la relación que tenemos con los bosques. Se hablará, entre otras cosas, de cómo puede influirnos a las personas la contemplación sobre la naturaleza, y, como ejemplo, se mostrará una forma de observar un bosque. De la misma forma, se analizará el poder de la imagen hoy en día, sobre todo el de la fotografía, y se pretenderá que sea un espacio para discutir sobre ello.  En definitiva, “Basografia” nos hablara de como a través de la fotografía podemos conectarnos con la naturaleza y evadirnos del ruido en el que vivimos.  Para eso, se mostrarán varias fotografías de bosques y videos grabados con el método de fototrampeó.

AZURKI

Egun, bizitzaren erritmoak irensten gaitu. Denetik egin beharrak eta, une oro, egiten dugun hori elkarbanatu beharrak etenik gabeko bizitza frenetiko batera garamatza. Era berean, irudiek izugarrizko garrantzia hartu dute, eta dena galbaherik pasa gabe zabaltzen zein kontsumitzen dugu. Badirudi, denbora guztian, zerbait galtzeko arriskuan bizi garela. Hori bere horretan, larria dela uste badut ere, are kezkagarriagoa iruditzen zait naturan gertatzen denean; izan ere, natura errespetatu gabe, hark hain berea duen erritmoaren aurka goaz. Ondorioak, behin eta berriro, ikusten ari gara.

Orain dela urte batzuk, nire baitan hausnarketa bultzatzeko espazio bat sortzea beharrezkoa iruditu zitzaidan, eta, Azurki proiektua jarri nuen martxan. Proiektuak bi alderdi biltzen ditu, batetik, naturarekin nuen harremana, batik bat basoekin, eta, bestetik, argazkilaritzak espresio artistiko gisara sortzen zidan interesa. Denboran zehar, Azurki bizi garen zurrunbilotik ihes egiteko pausaleku bilakatu zait, eta, orain, besteei zabaldu nahi diet.

Zarata, isiltasunari diogun beldurra. Etengabe zarata behar dugu, izua diogu gure burua entzuteari, eta lainoen artean den basoak sortzen duen isiltasuna baino gauza beldurgarriagorik ez dago.”

Hainbat bider, etxetik hurbil dudan baso batera joan naiz, eta, han, sarritan, nire buruan galderak sortzen zaizkit, horietako bat da Azurki proiektuaren iturburua; hain zuzen, zenbat begik ikusten gaituzte basoan gabiltzala? Hau da, sarri ohartzen gara animaliak begira ditugula, ikusten ditugulako; aldiz, beste askotan, ez dakigun arren, gure ibilian zehar milaka begik ikusten gaituzte. Aldi berean, nire basoetako argazkigintzak zalantzak sortzen zizkidan; zehazki, basoak begiratzeko nuen perspektibak ez ninduen erabat konbentzitzen. Izan ere, ia beti zutik nengoela ateratzen nituen argazkiak, asko jota apur bat makurtuta. Bi ideia horien batzearen ondorioz, beste perspektiba batzuk lantzea eta nire kamera animalien begietan sartzen saiatzea interesgarri iruditu zitzaidan.

Bestalde, hausnarketa horiek argazkien estiloa zehaztu zidaten. Horrela, argazkiak jasotzen hasi nintzenean, irudi gehienak plano motzak izan ziren, osatu gabeko argazkiak ziruditen. Hots, pantailan nituen objektu ia denek, argazkitik kanpora ere, jarraikortasun bat izanzezaketen, eta, modu horretan, ikuslearen irudimena kitzikatzen nuela ohartu nintzen.

Basoan, denbora luzez kamera hor nuela egoteak, apur-apurka, denboraren kontzientzia gehiago garatzea ekarri zidan. Horrek, ondorioak izan ditu nire argazkietan; alegia, argazki definitu eta klasikoagoak egitetik, kameraren mugak aurkitu nahian, argazki artistikoagoak eta esperimentalagoak jasotzera iritsi naiz. Argazkiak, azken finean, aukeraketa bat dira; alta, espazioa zabal eta mugagabe baten zatitxo bat aparailu baten bidez jaso nahi da, eta aparailuari berari ere, bizitza eman diezaiokegu. Kamerak inoiz ez du sentituko, baina gauza zurrun eta mugigaitz izatetik at, beste espresio modu asko izan ditzake.

Basora egin nituen itzulietan, animaliak ikusten nituen, sarri, urrun eta azkar ihes egiten; baina, tarteka, gertuago eta motelago ikusteko aukera izan nuen. Orduan, basoan kamerak jartzen hasi nintzen; nolabait, ni ez egon gabe ere basoari begira egoteko modua zela iruditu zitzaidan.

Laburbilduz, hainbat urtez, Azurkin dagoen basoan argazkiak ateratzen aritu naiz, eta argazki kontakizun bat burutu dut. Bertan, egoten eta hausnartzen zuhaitzen arteko komunikazioa badela ikasi dut. Beraz, lasaitasuna eta kontenplazioa ardatz dituen jarduera horrek, basoa beste modu batera sentitzera eraman nau, eta horren apologia egin nahi dut.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Junio 2025
L M X J V S D
« May    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Últimos comentarios

  • Iñaki
    (2025, 3 de Mayo)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, 1 de Mayo)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, 27 de Abril)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, 26 de Febrero)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, 25 de Febrero)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiquetas


En la red