«Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan» eguneratuz
Iñigo Landa Ijurko
Duela hamahiru urte, “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan” izenburuko artikulua argitaratu genuen Altza, Hautsa Kenduz aldizkarian. Bertan, etxe eta baserrien zerrenda egiteaz gain, bakoitzaren lehen aipamen dokumentala eta izenaren aldaerak jaso genituen, besteak beste [1]. Urte batzuk igaro dira, eta tarte horretan dokumentu berriak eskuratu ditugu; beraz, lehen aipamenari dagokionez, zerrenda hura eguneratu beharra daukagu.
Horrela, 1900. urtera arte dokumentatutako etxe eta baserriak 191 dira guztira. Horietako asko desagertu dira: 104, hain zuzen. Gainerako 87en artean -zerrendan beltzez nabarmendu ditugu-, batzuk oraindik baserriak dira; beste batzuen orubeetan etxe edo landetxe berri bat eraiki dute izena gordez; eta beste batzuetan hondakinak baino ez dira geratzen, edo nolabaiteko arrastoa material bat utzi dute, hala nola armarri bat. Zerrendako hamalau baserrien kokapen zehatza ez dugu ezagutzen, eta kurtsibaz nabarmendu ditugu. Mapan ikus daiteke etxe eta baserrien kokapena, baita interneten ere, helbide honetan.
Etxe eta baserri zaharrenen kasuan, sarritan lehen aipamenaren aurretik jabearen abizen, izen edo izengoitiarekin topo egin dugu; beste batzuetan, lur, zelai edo mendi baten izenarekin. Interesgarria iruditu zaigu horiek ere jasotzea, eta baserriaren aipamen zuzena ez den kasu guztietan urtea kortxeteen artean adierazi dugu.
- Aberneta - 1528
- Aduriz - [abizena 1390] 1465
- Aginaga - 1719
- Ayenas - 1596
- Aiete - 1465
- Aingelu - 1635
- Aingeluberri - 1861
- Aingelugoia - 1737
- Akular - 1626
- Akulartxiki - 1764
- Alamoria - [lurra 1523] 1575
- Alapunta - 1635
- Algarbe - 1554
- Altunaberri - 1861
- Altunaene - 1805
- Amoreder - 1516
- Anisaene - 1764
- Antondegi - 1588
- Antxo - 1764
- Aranzuriene - 1631
- Argel - 1764
- Argeletxeberri - 1805
- Argeltxiki - 1861
- Arnaobidao - [abizena 1442] 1465
- Arraskene - 1782
- Arriaga - 1465
- Arriagatxipi - 1620
- Arrieta - 1761
- Arroas - 1703
- Arteaga - 1703
- Artolategi - 1635
- Artxipi - 1626
- Arzak - 1465
- Audariz - 1635
- Balerdiene - 1703
- Barberotegi - 1861
- Barona - 1703
- Bentabea - 1703
- Bentaberri - 1764
- Bentagoia - 1764
- Berakullenea - 1719
- Berra - [abizena 1390] 1465
- Bolagillene - 1703
- Bonatzategi - [lurrak 1571] 1620
- Borda-Arzak - 1575
- Buenavista - 1894
- Buskando - 1566
- Casa de Carniceria - 1764
- Casa Vicarial - 1719
- Casa Vicarial de Uba - 1862
- Casanao - [abizena 1390] 1465
- Casares - [abizena 1390] 1465
- Casares, Casería Nueva de - 1805
- Caseta - 1894
- Concejo (udaletxea) - 1764
- Darieta - 1465
- Ebaristoenea - 1894
- Eguzkitza - 1620
- Elenategi - 1861
- Erretiro - 1703
- Errotazar - 1467
- Eskalantegi - 1703
- Espartxo - 1719
- Estibaos - [zelaia 1390] 1465
- Estibaostxiki - 1861
- Etxeberri - 1620
- Etxeberri-Kosta - 1764
- Etxeluze - 1703
- Etxetxiki - 1805
- Fabrica de Cal Hidraulica - 1862
- Fabrika - 1512
- Galantene - 1703
- Garbera - [abizena 1390] 1465
- Garberabea - 1531
- Garberaberri - 1894
- Garro - [abizena 1501] 1566
- Garrostegi - 1635
- Gartziategi - 1509
- Gazteluene - 1719
- Gomistegi - 1535
- Guardaplata - [mendia 1456] 1535
- Gurutzeta (Mendiola) - 1860
- Gurutzetabea - 1894
- Herreria - 1597
- Ibarburu - 1736
- Illarregi - [abizena 1539] 1620
- Intxaurrondo - 1597
- Intxaurrondotxiki - 1862
- Iparragirre - 1620
- Irasmoenebea - 1703
- Irasmoenegoia (Irasuene) - 1703
- Isabeletxe - 1860
- Ituraindegi - 1635
- Juanaenea - [abizena 1554] 1620
- Juanatxoene - 1594
- Juandaberri - 1894
- Julimasene - 1512
- Kaskarra - 1894
- Kastillun - [lurrak 1537] 1561
- Kataliñene - [lurrak 1527] 1626
- Katalintxoene - 1635
- Laguras (Labeas) - [abizena 1379] 1490
- Landerro - 1620
- Larditxiki - 1860
- Larratxao - 1531
- Larreandi 1845
- Larrerdi - [abizena 1442] 1561
- Larrotxene - 1631
- Laskiñene - 1703
- Lasunene - 1586
- Lizardi - [abizena 1360] 1465
- Lizarrategi - 1588
- Londres - 1861
- Lorete - 1860
- Marijuandegi - 1579
- Marrus - [izengoitia 1531] 1584
- Martillun - [abizena 1553] 1620
- Martitegi - 1545
- Mateo - 1703
- Mateoerrota - 1519
- Mercader - [abizena 1390] 1465
- Migeltegi - 1635
- Mirabarkera - 1703
- Miraflores - 1719
- Mirakruz - 1719
- Mirakruzborda - 1764
- Miramar - 1764
- Miranda - 1539
- Mirandabea - 1635
- Mirandaburu - 1635
- Mirasun - [abizena 1423] 1465
- Miravalles - 1465
- Molinao - 1448
- Moneda - [lurrak 1535] 1635
- Mutiozabalenea - 1761
- Obrador - 1861
- Oleta - 1894
- Olozaga - 1635
- Otxoki - 1719
- Papin - 1635
- Parada [abizena 1261] 1465
- Paradaborda - 1764
- Paradagoia [barrutia 1497] 1719
- Paris - 1862
- Paskualdegi - 1860
- Pedrenea - 1894
- Pelegriñene - 1527
- Pelizar - 166
- Peruene - 1694
- Pirotegi - 1635
- Plazentzia - 1635
- Portuandegi - 1719
- Sagastieder - 1761
- San Markoko kantina - 1894
- Sanbarregi - 1782
- Santa Barbara - 1764
- Santandertegi - 1596
- Sarategi - 1596
- Sarroeta - [abizena 1302] 1556
- Sasoategi - 1620
- Sasotegiberri - 1894
- Sasotegi-Herrera - 1894
- Sasotegitxiki - 1894
- Serorategi - 1719
- Sius - [abizena 1360] 1597
- Siustegi - 1626
- Soraburu - 1764
- Soston - 1635
- Tapia - 1635
- Telleria - 1764
- Tito - 1862
- Tolazar - 1764
- Tomasene - 1566
- Torrua - 1586
- Torruazar - 1764
- Txabaloene - 1719
- Txanparrene - 1535
- Txapiñene - 1620
- Txipres - 1425
- Txoko - 1703
- Txurdiñene - 1703
- Uba - [abizena 1292] 1362
- Ubabea - 1764
- Ubagoia - 1719
- Ubegi - 1635
- Zalduakoerrota - 1577
- Zapiain - 1493
- Zillargillene - 1703
- Zornoza - 1635
- Zubigain - 1764
- Zubikalea - 1635
|
Mendea |
Baserri berri |
Baserriak denera |
Portzentajezko hazkundea |
|
XIV |
11 |
11 |
|
|
XV |
14 |
25 |
%127,3 |
|
XVI |
39 |
64 |
%156 |
|
XVII |
34 |
98 |
%53,1 |
|
XVIII |
57 |
155 |
%58,1 |
|
XIX |
36 |
191 |
%23,2 |
[1]. LANDA IJURKO, Iñigo: «Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan», in Altza Hautsa Kenduz XI (2013), 21-67 orr..



