“+55 Altzatik abiatutako ibilbideak”, egitaraua

2013, Maiatzak 31

Ángel Calvo

Aurtengo denboraldian gure Herriko hainbat txoko ezagutuko ditugu eta inguruetako herrietako museoak eta inguru naturalak ere bisitatuko ditugu.

Denera bederatzi ibilaldi izango dira. Honez gero aurreneko hiruak egin ditugu eta laugarrena datorren ostegunean izango da, ekainak 6, Molinaoko parkera. Hona hemen 2013 urteko egitarau osoa.

2013 DENBORALDIA  -   (APIRILA-URRIA)

Apirilak 25: IBILALDIA ALTZAKO MARTUTENEN ZEHAR
Antondegiko mendialdea eta 27 Poligonoa.
10:30ean: Garberako geltokia

Maiatzak 9: ITSAS MUSEOA
“Balenzaleak” erakusketaren bisitaldi gidatua. Sarrera 1 euro.
9,00etan: Herrerako plaza. Herreratik Donostiako porturainoko ibilaldia
10:30ean: Museoaren sarreran

Maiatzak 15:  ZAMALBIDE AUZOA (ERRENTERIA)
San Marko inguruetako auzo honen bisita San Isidro egunean.
9:00etan: San Martzial Parrokiaren plazan (Altzagaina)

Ekainak 6: MOLINAOKO PARKEA. “ETNOBOTANICA DONOSTIAN
Parkearen bisitaldia landareak identifikatuz eta haien erabilpen tradizionala ezagutuz.
Aranzadi Zientzia Elkarteko DANIEL PÉREZek zuzenduta.
10:30ean: Casares Kultur Etxean

Ekainak 20: ALTZAKO BASERRIAK (ELIZAREN INGURUAN)
Ibilialdia Altzagaina barrena.
10:30ean: Altzako San Martzial parrokiaren geltokia

Uztailak 11:  ULIA
Ulia mendian zehar ibilaldia Interpretazio Zentroa eta “Zetazeoak Euskal Herrian” aldi baterako erakusketa bisitatuz.
9:30ean: Uliarako igoera hasten den bidegurutzean, Elosegi etorbidean, udal hazitegiak zeuden lekuan.

Irailak 26: AMETZAGAINA ETA URUMEAREN IBARRA
Hilerritik abiatuz, Loiolara Aldapatik jaitsi, eta parkean Txomin eta Ubatik sartuko gara.
10:30ean: Garberako geltokia.

Urriak 10: PLAIAUNDI (TXINGUDI EKOETXEA)
Plaiaundi Ekologi Parkearen bisita gidatua
9:00etan: Herrerako Topo geltokian

10:00etan: Txingudiko Interpretazio Zentroan (Irun)

Urriak 24:  UDAL HAZITEGIAK edo ibilaldietan parte hartzen dutenen artean aukeratutako ibilaldia
Lau Haizeta inguruan burutuko den ibilaldia.
10:30ean: Garberako geltokia.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean