Altzako Tokiko Bildumarako Tomas Paulisen emate berri bat

2004, Abenduak 1

Hemendik aurrean Altzako historia grafikoa hobeto ezagutzeko parada eman digu Tomas Paulis herreratarrak. Oraingo honetan, Altzako Historia Mintegiari 1000 negatibotik gora kopiatzeko utzi dio eta. Aurreko mendeko 50. hamarkadatik 1980. urte arte Herrera auzoak jasandako aldaketak ikustea izango da posible emari honi esker.

Festetan, hirigintzan, modan zein kiroletan denboraren eragina azaltzen zaigu argazki bilduman zehar. Gainera, Herreran oso ezagunak izan diren pertsonaiak eta elkarteak gogoratzeko aukera paregabea izango dugu.

Beste aldetik, Altzako ondare dokumentala berreskuratzeko eta zabaltzeko Tomas Paulisen konpromisoa adierazi nahi dugu. Berak pentsatzen duenez, bilduma bat herritarren dastatzearekin aberasten da, gure altxor preziatuenak gure herrikideen oroipenekin bat egiten duelarik.

Horregatik, gure elkartetik Altzako memoria dokumentalaren babesean eta zabalkuntzan laguntzera deitzen dizuegu. Gure komunitateak aurreko garaietan izandakoaren memoria galtzeko dagoen arriskutik ihes egiteko (Donostiako Udalak edo/ta Donostia Kulturak Altzarekiko duen jarreran besterik ez dugu pentsatu behar) denon kolaborazioa ezinbestekotzat jotzen dugu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean